MINECRAFT

Adinak: (8-12 urte)

Mota ugariko proiektu desberdinak egin dezaketen mundu irekiko erreminta bat da Minecraft: eraikuntza-mota guztiak, mekanismoak ate logikoak eta redstone-a erabiliz, mapak sortzea, komandoen bitartez portaerak eta Command_block-aren erabilera programatu… batera lan egiteko aukera ematen digu proiektu bera garatuz talde lana sustatuz.

Proiektu 1: Eiffel Dorrea eta Marteren zelaia ezagutuz. Guk emandako mapa batean oinarriturik eta taldetan, erronka, aldaketa, joko eta lan desberdinak proposatuko ditugu. Komando desberdinak, redstona erabiltzen eta sareak sortzen ikasiko dugu ere bai.


Proiektu 2: 1936eko New York hirian taldean jolasten. Guk emandako mapa batean oinarriturik eta taldetan, erronka, aldaketa, joko eta lan desberdinak proposatuko ditugu. Komando desberdinak, redstona erabiltzen eta sareak sortzen ikasiko dugu ere bai.


Proiektu 3: Taldean jolastu + ahalmen bereziak sortu. Maiatzan guk emandako mapa matean egingo dugun proiektuan, ahalmen bereziak dituzten objetuak sortzen ikasiko dugu: hegan egiteko, min amaigabea, bloke bereziak apurtzeko tresna...


Proiektu 4: Eureka! Zientzia Museoa. Oraingo honetan Eureka! Zientia Museoa eta inguruak eskalan berreraikiko ditugu! Sarrera, aparkalekua, jatetxea, areto desberdinak eta museoko guneak... Guztia hau Minecraft-en neurri errealak hartze erreminta birtual desberdinak erabiliz, itzalak neurtuz altuera desberdinak neurtzeko eta gusti hauek eskalara erreproduzituz. Baita ere programatu ahal izango ditugu ate-irekitzea bezalako automatismo desberdinak, megafoniako abisuak, museo birtuala itxita dagoenean alarma, etab. Minecraft-ek akzio desberdinak bortxatzeko komando desberdinak exekutatuz.


Proiektu 5: Bi talde. Laranjak Urdinen kontra! Nork izango da lehenengoa kontroleko puntura heltzen? Nork garaituko du nork ? Lanean jarriko gara mapa multi-jokalaria eraikitzen. Talde bakoitzaren tokia definituko dugu, gaia aukeratuko dugu, erabili ahal diren materialak, armen xarma… Erraza badirudien arren antolakuntz on bat behar dugu, lehentasunak adierazi, ekintzak antolatu, denboren banaketa antolatu, lortu ahal diren helburuak ere markatu eta aldi berean, lan taldea ere oso garrantzitzua da elkarreko helburuetara heltzeko. Portaerak programatuko ditugu eta blokeak eta komandoak ere erabiliko ditugu Minecraft-eko plataforman. Eraiki ezazu zure benetako serbidorea nahi duzunerako.


Proiektu 6 Ez galdu denbora Minecraftekin eta programatzen ikasi ezazu. Ate logikoak AND, OR, XOR, instrukzioak; IF, ELSE… eraiki ezazu historia lineal bat pertsonaiekin eta zuk eraikitako MOBs-ekin edo eraiki mapa multi-jokalari bat beste taldeen kontra aritzeko. Esagutu ezazu Redstone, elektrizitatearen simulasioarekin mekanismo sinpleak eta konplexuagoak eraikitzeko. Erabili ezazu kreatibitatea! Denetarik daukazu Minecraft-en! 3D ingurune batean murgilduta talde lan zabalean lan eginez. Ez zaitez “biziatu”, eta esagutu benetan Minecraft-ek dituen aukerak!