Eureka! Zientzia Museoa zientzia-museoa da, eta haren helburua jakin-mina, sormena eta irudimena sustatzea da, modu dibertigarrian esperimentatuz eta pentsatuz. Galdu egingo al duzue?
Tarifen eta Programazio Bereziaren egunean Museo eta Planetariumeko tarifa orokorrak eta konbinatuak % 50eko deskontua izango dute, 5 €-koa eta 7 €-koa, hurrenez hurren, eta, gainera, diseinatu ditugun jarduera bereziez gozatu ahal izango duzue.
Astearteetan gure Ikasle Eguna edo 17 eta 26 urte bitarteko ikasleen eguna ospatuko dugu, baita 26 urte baino gehiago eta ikasten jarraitzen dutenei ere, tarifa berezia aplikatuko diogu. Segwayn zirkuitu bat egin ahal izango duzue museoaren barruan, dibertitzen zareten bitartean giroskopio batek nola funtzionatzen duen edo momentu angeluarraren kontserbazioa zertan datzan azalduko dizuegu. Gainera, doan probatu ahal izango duzue gure Moto GP simulagailua.
Ostegunetan NAGUSI-en eguna izango da, 65 urtetik gorakoentzat. Ikasteak ez du adinik, eta kolektibo horren motorretako bat dela esan dezakegu. Gure Planetariumeko zuzeneko emanaldiez eta zeruez gain, doako bisita gidatua egin ahal izango dute astero museoko areto batean.
Ostiraletan txikien garaia iritsiko da, 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, eta, sarreran deskontua egiteaz eta Planetariumeko programazio espezifiko batez gain, prezio murriztua izango dute LOGIK gure aretoan eskainiko ditugun Lego tailerretan, eta irekitzeko ordutegia 20:00ak arte luzatuko dugu.
Larunbatetan 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat izango da protagonismoa, eta Gipuzkoako larunbat arratsalde euritsuetan leku bat aurkituko dute Museoan. Erdi prezioko sarrerez gain, Moto GPko gure simulagailuan muntatzeko gonbidapena jasoko dute, koadrilan azkarrago nor pilotatzen duen erakusteko.
Gure asteko jardueren agenda kontsulta dezakezu.
Prezioa | |
---|---|
Museoa | 10€ 5€ |
Museoa + Planetariuma | 12,50€ 7€ |
Promozio hori urte osoan aplikatuko da, eta deskontua ezin da metatu. Dagokizun egunean baliatu ahal izango duzu, betiere jaieguna edo oporraldia ez bada. Asteko jardueren agenda begiratzea komeni da.
TXIKI eguna

Haurrak 4-11 urte
- Museoa + Planetariuma: 7€
- LOGIK/ LEGO JARDUERA sarreraren Abonatuaren Tarifa: 1 ordu 5€/Pertsona eta 2 ordu 9€/ Pertsona
Jarduerak
- 17:00 – 19:30 LEGO JARDUERAK
- 17:30 PLANETARIUMA haurrentzat Euskaraz
- 18:30 PLANETARIUMA haurrentzat Gaztelaniaz
- MUSEOA IREKITA 20:00AK ARTE
NERABE eguna

Nerabeak 12-16 urte
- Museoa + Planetariuma: 7€
- LOGIK/ LEGO JARDUERA sarreraren Abonatuaren Tarifa: 1 ordu 5€/Pertsona eta 2 ordu 9€/ Pertsona
- Museora sarrerakin, moto GP simulagailurako sarrera bat opari
Jarduerak
- 12:00 – 14:00 / 16:00-20:00 SIMULAGAILUAK
- 11:00- 19:30 LEGO JARDUERAK
IKASLE eguna

Ikasleak 17-26 urte
- Museoa + Planetariuma: 7€
- Museora sarrerakin, moto GP simulagailurako sarrera bat opari
Jarduerak
- 16:00 PLANETARIUMA Euskaraz
(A) Proiekzioak
(B) Zuzenenan
- 16:30
(A) SEGWAY zirkuitua
(B) Zientzia ikuskizuna
- 17:15 PLANETARIUMA Gaztelaniaz
(A) Zuzenenan
(B) Proiekzioak
- 17:00 – 19:00 SIMULAGAILUAK
NAGUSI eguna

Nagusiak +65 urte
- Museoa + Planetariuma: 7€
Jarduerak
- 11:00 Museoko areto batera BISITA GIDATUA Euskaraz
- 12:00 Museoko areto batera BISITA GIDATUA Gaztelaniaz
- 16:30
(A)(B) Zientzia ikuskizunak
- 17:30 PLANETARIUMA
(A) Zuzenenan Gaztelaniaz
(B) Proiekzioak Euskaraz
* Asteak: (A)(B) txandakatuz joango dira asteak.
* Hizkuntzak: Zientzia ikuskizun eta planetariumeko saio batzuetan hizkuntzak txandakatuz joango dira. Jardueren asteko agenda begiratzea gomendatzen da.