1.- Aldez aurretik eros daitezke sarrerak?
Bai; gure web orrialdearen bitartez, Museorako eta planetariumerako sarrerak eros daizteke. Sakatu hemen sarrerak erosteko. Hamabost lagunetik gorako taldeentzako erreserbak egiteko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezu bat bidali edo 943 012 917 telefono zenbakira deitu.
2.- Zenbat denbora behar da, gutxi gorabehera, Museoa ikusteko?
Bi eta lau ordu bitarte behar dira Museoa ikusteko. Baina, jakina, norberaren denboraren eta interesaren araberakoa da hori.
3.- Badu aparkalekurik Museoak?
Bai, kotxeak uzteko aparkaleku handia eta doakoa. Erreserba daukaten taldeentzako ere, autobusa uzteko aparkalekua daukagu.
4.- Haur-kotxearekin edo aulkitxoarekin sar daiteke Museora?
Bai, haur-aulkiarekin sar daiteke.
5.- Zer adinetatik aurrera gomendatzen duzue ikustea Museoa?
Gure ustez, lau urtetik gorako neska-mutikoentzat da Museoa.
6.- Janaririk eraman daiteke Museora? Badago piknik-gunerik?
Ez, ezin da jakirik sartu ez Museora, ez planetariora. Badago piknik-gune bat, estalia, Museoaren kanpoaldean.
7.- Irten eta berriro sartzerik badago?
Bai; sarrera erosi ondoren, nahi adina aldiz irten daiteke Museotik (eta berriro sartu), egun osoan.
8.- Planetariumeko sarrerarekin proiekzio batera baino gehiagora joaterik badago?
Ez; Planetariumeko sarrerak proiekzio baterako bakarrik balio du.
9.- Instalazioen argazkirik atera daiteke?
Bai; ez bada helburu profesionaletarako, erabil daitezke kamerak kutxaGuneko instalazioetan.
10.- Zer hizkuntzatan izaten dira jarduera gidatuak?
Aretoko animazioak bisitarien hizkuntzara egokitzen dira; ikuskizunek, berriz, aurrez finkatutako hizkuntza dute (euskara edo gaztelania). Web-orriaren bidez jakin dezakezue, aldez aurretik, hizkuntzen ordutegia, hurrengo 15 egunetarako jarduerak atalean.
11.- Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokituta dago Museoa?
Bai; mugikortasun murriztuko jendeak erabiltzeko egokituta eta prestatuta dago Museoa.
12.- Zertan datza Animalia aretoa?
Animalia aretoa Eureka! Zientzia Museoko erakusketa iraunkorraren parte da. Museoko sarrerak aretoa norbere kabuz ikusteko aukera ematen du (ordutegiak begiratu). Bisita gidatuak ere eskaintzen dira, gehigarri bat ordainduta. Animalia aretoa Museoko parte izaki, beharrezkoa da Museoko sarrera izatea bere bi moduetan ikusi ahal izateko (librean edo gidatuan). Animaliari buruzko informazio gehiago
13.- Zertan datza Animaliako bisita gidatua?
45 minutuko iraupena du eta talde txikietan egiten da. Gidari espezializatu batek egingo dizue bisita eta Animaliako biztanleei buruzko bitxikeriak azalduko dizkizue eta animali batzuk ukitzeko aukera ere izango duzue.
14.- Beharrezkoa da Museoko sarrera izatea Simulagailuetan ibiltzeko?
Simulagailuen aretoa erakusketa iraunkorretik bereizita dago, eta beraz, ez da Museoko sarrera izan behar bertara sartzeko. Simulagailuetarako txartelak Museoko leihatilan hartzen dira.
15.- Internetera sarbidea du Museoak?
Eureka! Zientzia Museoak Wifi gune irekia du, bisitarientzako soilik.
16.- Zein ordainketa modu onartzen dira Museoan?
Diruz eta Visa, MasterCard eta Euro6000 txartelez ordain daiteke. Eureka!ko webean ere erosketa online egin daiteke eta zuzenean QR kodearekin museora sartzeko aukera izango duzue.