Kutxa Fundazioak, berriz ere, Euskaraldiarekin bat egiten du!



Euskara Eureka! Zientzia Museoaren izaeran eta jardueran barneratuta dugu. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Horregatik, aurten ere Euskaraldiarekin bat egiten dugu.


Aurten, Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune-en bidez.


Kutxa Fundazioan hainbat kanpo eta barne arigune garatu ditugu. Hala nola, Eureka! Zientzia Museoan, Kutxa Ekogunean, Kubo-kutxa eta Artegunea erakustaretoetan, Kutxa Kulturren, Gipuzkoa Kutxa Solidarioan, eta nola ez, Kutxa Fundazioaren egoitzan bertan.


Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!