UDAKO UDALEKUAK - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAZ BLAI

Eureka! Zientzia Museoak aurtengo udan udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu. Gainera, udara honetan haurrek aire zabaleko jarduerak eginez ere gozatuko dute..

  • Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak: Zientziaren eta teknikaren inguruko hainbat jarduera eskainiko dira, astronomiarekin, mekanikarekin, paleontologiarekin, optikarekin eta abarrekin lotutako alderdiak modu ludiko eta entretenigarrian ikasteko. 3 asteko ekitaldi desberdinen programa jarri dugu zuen eskura, gai desberdinekin. 4-10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udaleku hauek museoko hainbat lekutan egingo dira. Berria! Science Txoko In English! Dinamika zientifiko-ludikoak eskainiko ditugu ere ingelesez.
  • Udaleku teknologikoak, Doplay enpresaren eskutik: Robot edo bideojoko baten diseinua, eraikuntza eta programazioa izango dira udaleku hauetako protagonistak, haur bakoitzaren benetako sormena askatuz. Robotica-Lego, Minecraft edo Roblox jarduerak horietako batzuk dira. Gainera, haurreki atsedenaldiak aire zabalean egingo dituzte. Eta zenbait aste errepikatu nahi dituzten haurrei 3 asteko jarduera desberdinen -programa eskainiko diegu Udaleku hauek 8-16 urteko haurrentzat dira.
  • Mission X udaleku Astronautikoa: NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa dibertigarria da eta bertan, 8-12 urteko haurrek astronatua batek egin beharreko misio eta ekintza praktikoak egin beharko dituzte. Berrikuntza horien artean, 11 txandetatik 5 asteen ekitaldiak desberdinak izango dira.
 

Izen-emateak

Udalekuen izen-ematea www.eurekamuseoa.eus webgunean edo Zientzia Museoko harreran egin daiteke, apirilaren 29tik aurrera

Eureka! Zientzia Museoa- Pº Mikeletegi 45, 20009 Donostia- 943 – 012 478