Errealitate birtualeko simulagailu berriak Eureka!-n

Beste iraultza batekin gatoz Eureka museora!. Berrasmatzea gustatzen zaigu, eta are gehiago horrekin esperientzia berritzaileak gure erabiltzaileengana hurbiltzea lortzen badugu. Atseginez jakinarazten dizuegu gure simulagailu-gela errealitate birtualaren munduan murgildu dela. Ez bat, baizik eta hiru simulatzaile berri lurreratu dira Eureka museoan, hain dibertigarria den museoko gune honetan inoiz ikusi ez diren esperientziak eskaintzeko asmoz.

Jantzi errealitate birtualeko betaurrekoak, eta aukeratu simulagailuen artean zein mundutara joan nahi duzuen. Lehiatu Mario Kart estiloko lasterketetan, erakutsi zure trebetasuna gure dantza-pistan, proban jarri zure erreflexuak eskuekin erabiliko dituzun urrutiko kontrolen bidez, edo bizi esperientzia ahaztezin bat jolas-parke birtual dibertigarrienean.

Eurekatik! zain izango gaituzu besoak zabalduta, simulagailu berri hauekin errealitate birtualaren iraultza gozatu eta gurekin parteka dezazun.



FPS ARENA

2 max
4 urte gutxienez
5 min
5 € / pax
Jokoak

Simulagailu honetan, errealitate birtualeko betaurrekoak jarri eta gure eskuetara loturiko kontrolatzaile batzuen bidez, gure gorputzak mundu birtualarekin elkarreraginean jardungo du.

FPS Arenan bi espazio daude, bata bestetik bereizita edo bi pertsonen arteko lehiaketa gisa erabil daitezkeenak, jolas sinkronizatuekin. 4 joko-modu baino gehiagoetan zehar, gure gorputza martxan jarriko dugu dantza-jokoekin, erreflexu-praktikekin edo tenisa edo ping-ponga bezalako kiroletan jolastuz.

 


VR RACING KART

2 max
1,00 m
5 min
5 € / pax
Jokoak

Mario Kart klasikoaren estiloan oinarrituta, simulagailu honetan bakarka jolastu ahalko dugu, edo beste pertsona batekin batera lehiatu lasterketa mota desberdinetan zehar, non errealitate birtuala eta simulatzailearen mugimendu fisikoak konbinatuko diren. Kart bakoitzak errealitate birtualeko betaurrekoak eta banakako efektu haptikoak ditu, baita argi eta soinu-efektuak ere.

Simulagailuaren mugimenduak, errealitate birtualaren bisoreetan proiektatutako irudiekin sinkronizatuta dijoaz, bertan eskeintzen diren jokoetan murgiltze-esperientzia areagotuz.

8 kart-lasterketa mota eskaintzen dira, benetako zirkuituen representazioetatik hasita, zirkuitu ludiko eta dibertigarrietaraino.



VR DARK MARS

6 max
1,20 m
5 min
Laister

Errealitate birtualeko betaurrekoetan oinarrituriko 6 plazako simulagailua. 25 gradurainoko inklinazio-ahalmena dituen plataforma baten gainean mugituko gara, eta gainera, argi eta soinu-efektuez gozatuko dugu, baita haize-haizagailu eta bibrazio-asentuetaz ere, errealismoa areagotzeko asmoz aukeran dituen 10 joku baino gehiagoretan zehar.

Simulagailuaren mugimenduak, errealitate birtualaren bisoreetan proiektatutako irudiekin sinkronizatuak dijoaz, bertan eskeintzen diren jokoetan murgiltze-esperientzia aberatsgarriagoa lortuaz.

Joko-eskaintza anitza dakar simulagailuak, besteak beste, errusiar-mendiak, urpean egindako ibilerak, mundu jurasikoa edo txikienentzako mundu animatura egindako bisitak, eta baita zientzia museorako hezkuntza-eduki egokia ere.



Simulagailu guztiak ikusi