ROKE ETA EGUZKI SISTEMAKO SUMENDIAK planetarioko produkzio berria

cartel roke eu baja

Jarduerak eta agenda ikusi

 

Eureka! Zientzia Museoak ekoiztu du planetariorako produkzio berria: “Roke eta Eguzki-Sistemako sumendiak”. Programa hau 4-11 urte arteko umeentzat zuzenduta dago.Otsailaren 27tik aurrera, gure planetarium-saioen proposamenean parte hartuko du.

 

Proiekzioaren laburpena

Roke kohete txiki bat da, eta bere lehenengo jaurtiketaren ondoren, Eureka! museoan erori da. Konpondutakoan, planetarioan lanean geratzea erabaki du. Aldi berean, lehen misio espaziala prestatzen du, eguzki-sistemako beste lekuetan sumendiak dauden aztertzeko. Hori egiaztatzeko, bidaia bat egingo du hainbat planeta eta satelitetan barna, eta, kamerarekin, argazkiak egingo ditu hori jakiteko. Zer aurkituko du Rokek bere lehen espazio-abenturan?

Iraupena: 25 minutu
Publikoa: haurrentzako
Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa

Trailerra ikusi

 

Rokeren sorrera

Roke pertsonaia orain dela 14 urte sortu genuen orduan genuen “planetario txiki”rako.

“Planetario txikia”, burbuila motatako planetario txiki bat zen eta izar-proiektore bat eta eskuko diapositiba-proiektore baten bidez egiten genituen saioak.

Rokeren itxura aldatu da ordutik. Roke txuri-urdin bihurtu dugu eta 3 dimentsio eman diogu planetario handian hobeto ikusteko.

 

 

“Roke eta Eguzki-Sistemako sumendiak” produkzioaren ekoizpena

Orain dela bi urte jaio zen Rokeren historia hau. Hasieran gure planetarioko eta gure marrazkiekin egitea pentsatu genuen eta horrela garatu genuen historiaren grafika guztia.

Orduan pentsatu genuen mereziko zuela diseinu-grafikoko enpresa batera proiektua ematea eta “Gosho” konpainaren eskutik eraman dugu Roke planetario handira.