Plastination

Eureka! Zientzia Museoak erakusketa paregabea aurkezteko ohorea du. Bere gorputza zientziari ematea erabaki zuten gizabanakoetatik datozen HEZURREZKO eta PLASTINATUTAKO elementuen bilduma hartzen du bere baitan areto berriak. Bilduma hau izango da horren guztiaren emaitza, giza gorputzaren benetako funtsa zehaztasun guzti-guztiekin ikus dezazun.
Gorputzaren hainbat zati ikusi ahal izango ditugu, giza gorputzarenak zein beste animalia batzuenak, barrutik nolakoak garen jakiteko eta besteekin alderatzeko.

Hezurrak izango ditugu, guztiz benetakoak eta zuritze-tratamenduak baino jaso ez dituztenak, baita organoak ere, gordetzeko eta erakusteko plastinatuak izan direnak.
Gizakiaren gorputz-enborra da gure erakusketaren pieza nagusia, gure larruazalaren azpian gordetzen den edertasuna eta konplexutasuna erakusten duen elementua baita, eta orain arte inoiz lortu ez den bezala erakutsiko digute.

Goza ezazue bisitaz, guztiak ere liluratuta geratuko zarete-eta.



PLASTINAZIOA
1977. urtean, Herio Doktorea izenez ezagututako Gunther Von Hagens anatomista alemanak plastinazioa asmatu zuen. Teknika horren bidez gorputzak, ehunak, organoak eta abar egoera bikainean gorde daitezke, jatorrizko elementuaren fisonomia eta itxura errespetatuta. Teknika horren bidez, gorputz baten usteltze-prozesua gera daiteke, gorputza bera kaltegabe eta osorik mantentzeko, hemen proposatzen dizugunaren antzeko hezkuntza-jardueretan eta erakusketetan erabiltzeko asmoz.