fbpx
 
 

 

Nor gara



Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da.

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka! Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

Zientzia museoak honako hauek ditu:

  • Erakusketa iraunkor bat du. Zientziaren hainbat arlo aztertzeko aukera izango dugu, gaikako 8 aretotan banatutako 172 modulu interaktibo baino gehiagori esker.
  • Azken belaunaldiko PLANETARIUM DIGITALA ere badu, askotariko karteldegia duena, familientzako eta astronomia zaleentzako modukoa. Oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.
  • Animalia aretoa daukagu, publiko mota guztietara zuzendua eta gune honetan ekosistema desberdinak eta bertan bizi diren animalia ezberdinenak ezagutzeko prestatua.
  • Simulagailuak, 300m2-ko eremu ludikoa dugu, bisitaria sentsazioz beteriko mundu batera eramaten duena. Familia eta gazteentzako ezin hobea da. Gure eskaintzan: MAXFLIGHT hegaldi-kabina eta errealitate birtualeko azkenengo simulagailuak. Eta ez ahaztu gure errusiar mendian ibiltzea!

Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). 

Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txiki bat daude.

Aparkalekua doakoa da. Azkenik, kutxa Fundazioa kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, leihatilak eta piknikgunea jarri ditu bisitarien eskura.