LOGIK

ON LINE EROSKETA

COVID-19ren aurrean protokoloak ziurtatzeko ikuskaritza gainditu da

LEGO EDUACTION JARDUERAK / LOGIK ARETOAREN IREKIERA

Ostiral honetan, urriaren 30ean, LEGO Education-en eskutik LOGIK gela irekiko dugu museoan, zeinean LEGO materialen bitartez teknologia, robotika eta programazio tailerrak landuko ditugun, erabiltzaile guztientzako.

Gure jarduera-eskaintzan, Lego/ LOGIK erreserbatu ahal izango duzu: ordubete (55 minutu) eta/edo 2 ordu (1 ordu eta 50 minutu). Jarduera bakoitzak 55 minutuko iraupena izango du, eta LEGO Education Academy-k emandako agiria duten begiraleek zuzenduko dituzte.

LEGO/LOGIK jarduera hauek ostiraletan 17:00-19:30arte, asteburu eta jai egunak 11:30etatik 19:30arte eskeiniko dira guztira, euskaraz zein gazteleraz, eta adin-tarte ezberdinetara zuzenduak.

Etxeko txikienak, 3 eta 6 urte bitartekoak, LEGO Steam Park edo LEGO Coding Express materialekin ibili ahal izango dira eta heldu batek parte hartu beharko du, gutxienez, talde bakoitzeko. Ertainak, 6 eta 10 urte bitartekoak, LEGO WeDo-rekin arituko dira, robotikaren munduan beraien lehen urratsak emanez, heldu baten laguntzarekin. Eta, azkenik, 10 eta 14 bitarteko gaztetxoak LEGO Spike Prime robot berriarekin aritu ahal izango dira, tailerrean beraiekin heldurik beharko ez dutelarik.

COVID-19ko segurtasun neurriak hartu ditugula eta, ordu bakoitzerako 4 mahai egongo dira eskuragarri, gehienez 4 pertsonaz osatutakoak. 10 urtetik beherakoen kasuan, behintzat heldu batek parte hartu berhako du. Gaztetxoen kasuan, esan bezala, ez dago heldurik egoteko beharrik eta 4 anai-arreba dota lagun etor daitezke. Erabiltzaileak bere lekua erreserbatu ondoren, LEGO jarduera nahieran aukeratu ahal izango du, dagokion adin-profilaren arabera. Sarrerak online eta/edo museoko leihatilan eros daitezke.

LEGO/LOGIK jarduera hauek ostiraletan 17:00-19:30arte, asteburu eta jai egunak 11:30etatik 19:30arte eskeiniko dira guztira, euskaraz zein gazteleraz, eta adin-tarte ezberdinetara zuzenduak.

Gure jarduera-eskaintzan, Lego/ LOGIK erreserbatu ahal izango duzu: ordubete (55 minutu) eta/edo 2 ordu (1 ordu eta 50 minutu). Jarduera bakoitzak 55 minutuko iraupena izango du, eta LEGO Education Academy-k emandako agiria duten begiraleek zuzenduko dituzte.

COVID-19ko segurtasun neurriak hartu ditugula eta, ordu bakoitzerako 4 mahai egongo dira eskuragarri, gehienez 4 pertsonaz osatutakoak. 10 urtetik beherakoen kasuan, behintzat heldu batek parte hartu berhako du. Gaztetxoen kasuan, esan bezala, ez dago heldurik egoteko beharrik eta 4 anai-arreba dota lagun etor daitezke. Erabiltzaileak bere lekua erreserbatu ondoren, LEGO jarduera nahieran aukeratu ahal izango du, dagokion adin-profilaren arabera. Sarrerak online eta/edo museoko leihatilan eros daitezke.

LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI-EGUNAK-Ordutegia 11:30-19:30

 MAHAIAKORDUTEGIA - 1 ORDU LEGO JARDUERA - LOGIK
1   12:00 13:00 14:00 15:00 16:00 17:00 18:00
2   12:15 13:15 14:15 15:15 16:15 17:15 18:15
3 11:30 12:30 13:30 14:30 15:30 16:30 17:30 18:30
4 11:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45
 MAHAIAKORDUTEGIA - 2 ORDU LEGO JARDUERA - LOGIK
1   12:00 15:00 17:00
2   12:15 15:15 17:15
3 12:30 15:30 17:30
4 11:45 13:45 15:45

OSTIRALAK 17:00 - 19:30

MAHAIAKORDUTEGIAK - 1 ORDU
LEGO JARDUERA - LOGIK
1 17:00 18:00
2 17:15 18:15
3 17:30 18:30
4 17:45
MAHAIAKORDUTEGIAK - 2 ORDU
LEGO JARDUERA - LOGIK
1 17:00
2 17:15
3 17:30
4

Bi tarifa mota daude: Orokorra eta Museoaren Laguna-Abonatua:

  • LEGO/LOGIK aretoko jardueraren sarreraren erosketa independentea da. Ez dago museoko sarrera erosi beharrik.
  • 11 urtetik beherako adingabeek, ostiraletan (jaiegunetan eta oporraldietan izan ezik) TXIKI egunean, Abonatu-Tarifa izango dute.
  • Larunbatetan ospatzen den NERABE egunean (jaiegunak eta oporraldiak izan ezik) 12-16 urteko nerabeek Museoaren Abonatu-Tarifa izango dute.
  • 4 parte-hartzaileetako bat Museoaren Laguna bada, Abonatu-Tarifa aplikatuko zaie erabiltzaile guztiei.
  • Sarrerak online eta/edo museoko leihatilan eros daitezke.
TARIFAK DESKARGATU

TARIFA OROKORRA  PERTSONAK
   1  2  3  4
1 ORDU LEGO JARDUERA - LOGIK  6 € 11 € 15 € 18 €
2 ORDU LEGO JARDUERA - LOGIK  10 € 18 € 25 € 30 €

MUSEOAREN LAGUNA  PERTSONAK
   1  2  3  4
1 ORDU LEGO JARDUERA - LOGIK  5 € 9,50 € 13,50 € 16 €
2 ORDU LEGO JARDUERA - LOGIK  9 € 16 € 22 € 26 €

3-6 URTEKO TXIKIAK

- KATE-ERREAKZIOAK - Steam Park

Seguruenik inoiz ikus dugu kate-erreakzioaren bat. Adibidez, domino-fitxak batea bestearen atzean jartzen ditugunean, eta lehenengo erorarazten dugunean, beste guztiak erortzen dira. Saia zaitez zure erreakzioa diseinatzen eskura dituzun piezekin.

- UHARTEZ UHARTE - Steam Park

Altxor baten bila, uharte multzo bat aurkitu dugu. Diseinatu eta eraiki egin beharko ditugu. Baina, nola joan gaitezke uhartez uharte ontzi bat erabili gabe? Zer egitura erabil dezakegu uharte batetik bestera ura ukitu gabe gurutzatzeko?

IGO ERRUSIAR MENDIRA - LEGO Coding Express

Atsegin al dituzue jolas-parkeak eta azokak? Erronka bat dugu aurrean, gaur gauean ekaitza izan da jolas-parkean eta atrakzio batzuk suntsituta geratu dira... Horien artean, errusiar mendia. Gure erronka berreraikitzea eta berriro funtzionaraztea da.

- BIDAIA ZORAGARRIA- LEGO Coding Express

Ezagutzen al duzu Carlos? Carlosek abenturazko ehunka liburu eta ipuin irakurri ditu. Abentura eta bidaien istorioak gustatzen zaizkizue?

Hainbeste liburu irakurri ditu leku urrun eta zoragarriei buruz, ezen bidaia luze bat egitea erabaki baitu, ipuinetan ikusi dituen hirietako eraikin handiak ezagutzeko eta bere liburu eta ipuinetan ikusi dituen leku guztiak ikusi eta bisitatu ahal izateko.

Eta horregatik erabaki du tren batera igo eta bidaiatu ahal izatea. Zer leku ezagutuko ditu? Lagunduko al diguzue Carlos bere ametsetako bidaiara eramaten?

6-10 URTEKO ERTAINAK
 
- HOUSTON, GOAZEN BIDERA - LEGO Education WeDo 2.0

Jarduera honen helburua trakzioko robot bat eraikitzea da, hau da, distantzia batean zehar objektuak herrestan eramateko gai izatea. Zer gertatuko da arrastatzeko pisu gehiago jartzen badugu? Eta gure robotaren ezaugarriren bat aldatzen badugu?

- ERRESKATE-ERAGIKETA - LEGO Education WeDo 2.0

Jarduera honetan helikoptero bat diseinatu beharko dugu hondamendi natural baten ondoren. Helburua gizakiengan, animaliengan eta ingurunearengan duen eragina murriztea da, inguru hori fenomeno klimatiko batek kaltetu ondoren.

- LAGUNTZA ARLOAN - LEGO Education WeDo 2.0

Robotek errazagoa egin dezakete gure lana. Horretarako, kamioi sailkatzaile bat eraikiko dugu, objektuak formaren/tamainaren arabera sailkatzeko gai izango dena. Programazio bat diseinatuko dugu robotak sailkapen-lanak egin ditzan, karga mota aldatuz.

- Tornuaren konponketa (Lego Education WeDo 2.0)

Tren geltokiko tornu berriak desprogramatu egin dira eta funtzionatzeari utzi diote. Lehenbailehen konpondu behar ditugu! Eta, gainera, berriro programatu behar ditugu, behar bezala funtziona dezaten.

10-14 URTEKO HANDIAK
 
- Auto autonomoa (Spike Prime)

Bi motor izango dituen auto bat eraikiko dugu. Gure erronka aurrerantz, atzerantz, ezker-eskuin mugi dadin programatzea da. Eta zirkuluetan mugitzea nahi badugu, zer jarraibide eman behar dizkiogu gure programazioan?

- Robot garbitzailea (Spike Prime)

Mugituko den robot bat eraikiko dugu, bidean dauden objektuekin talka ez egiteko gai izango dena. Eta, gainera, beste norabide batean biratzeko eta mugitzeko gai izango da oztopo batekin topo egiten duenean.

- Kutxa azkarra (Spike Prime)

Supermerkatuko ilara arintzeko robot scanner bat eraiki eta programatuko dugu. Robotak produktuak identifikatu beharko ditu. Horretarako, gure zereginean lagunduko digun sentsoreren bat erabili behar dugu.

- Entrenatzaile robotikoa (Spike Prime)

Kirola egitea gustatzen zaizu? Atezain ona izan nahi duzu? Entrenamendurako robot entrenatzaile bat eraiki beharko duzu, baloia jaurtiko duena geldiketak egin ahal izateko. Horrela errazagoa izango zaizu entrenatzea.

  • 10 urtetik beherakoek gutxienez heldu batekin parte hartu beharko dute.
  • LEGO/LOGIK aretoko jardueraren sarreraren erosketa independentea da. Ez dago museoko sarrera erosi beharrik.
  • 4 parte-hartzaileetako bat Museoaren Laguna bada, Abonatu-Tarifa aplikatuko zaie erabiltzaile guztiei.
  • Museoko harreran egiaztatuko da Museoaren Lagun txartela aktibo dagoen ala ez.