ANIMALIA
Ikusle guztientzako gunea da, eta hiru giro berezi daude: oihan tropikala, basamortua eta itsasoa itsas baltsa baten bidez. Bertan, hiru ekosistemetako 20 espezie adierazgarri ezagutu ahal izango dituzu, naturguneen kontserbazioaren garrantzia ulertzen laguntzeko.
Besteak beste, oihan tropikaletako sugeak, basamortuko muskerrak eta itsasoko arrain eta marmokak ezagutuko ditugu, eta haiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu.
Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu.
Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira. "
Bisita librea
Animaliaren bisita librea honakoa izango da eta museoko sarrerarekin sartzen da.
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | Asteburu, jai eta opor-egunak |
---|---|---|---|---|---|
Goizak- Ikastetxeen bisiten arabera 15:00-19:00 | Goizak- Ikastetxeen bisiten arabera 15:00-20:00 | 11:00 - 12:30 13:30 - 17:30 18:30 - 20:00 |
Bisita gidatua
Programatutako bisita gidatuetan (asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan), monitore espezializatu batek lau ekosistema horietako fauna erakutsiko digu. 5 €-ko gehigarria dute. Komeni da jardueren agenda aurrez begiratzea.
Tailerraren izena | Ikasketa maila |
---|---|
Nor bizi da hor? | Haur hezkuntza |
Ba al zenekien? | Lehen hezkuntzako lehenengo zikloa |
Non bizi dira? | Lehen hezkuntzako bigarren zikloa |
Diruditena al dira? | Lehen hezkuntzako hirugarren zikloa |
Bisita gidatua Animalia aretoan | Bigarren hezkuntza |
Bisita gidatua Animalia aretoan | Batxilergoa |