Zientzia Forgesen aburuz

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Eureka! -rekin lankidetzan "Zientzia Forgesen aburuz" aurkeztendu, Antonio Fraguas handiaren omenez Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak ekoitzitako erakusketa.

Bere 66 binetek, Forgesen interpretazio bereziakislatzen dituzte. Besteak beste, bizitzaren jatorria edo giza eboluzioa bezalako gai unibertsalak; Arkimedesen printzipioa edo zulo beltzen teoria bezalako aurkikuntzak, eta Newton, Darwin edo Einstein bezalako zientzialari ospetsuei eskainitako binetak ere. Aurrerapen teknologikoak “Cervantes twittero”baten bidez agertzen dira, umoristaren estiloko beste egoera komiko batzuen artean.

Forges 2018ko otsailean hil zen, eta bere bizitzan zehar bineta asko erabili zituen erakunde zientifikoentzat eta ikertzaileentzat arreta eta baliabide gehiago eskatzeko. Aldarrikapen hori aurrekontu-murrizketei eta betiereko bekadunei zuzenean erreferentzia egiten dieten marrazkietan ere agertzen da.

Erakusketa katalogo batekin batera doa, eta 2020an zeharCSICek Espainia osoan dituen ordezkaritzetan eta dibulgazio-zentroetan zehar ibili da. "Zientzia Forgesen aburuz" CSICeko Kultura Zientifikoko Alboko Lehendakariordetzak ekoitzi du, eta CSIC Fundazio Orokorraren laguntza izan du, bai eta Antoni Esteve doktorearen eta Alcalá-ko Unibertsitateko Fundazio Orokorreko Insituto Quevedo de las Artes del Humor erakundearen laguntzarekin ere.

Data Non Prezioa
Abenduaren 2tik urtarrilaren 17ra,
museoaren ordutegian
Newton aretoa
Eureka! Zientzia Museoa
Sarrera doan