Museoen Nazioarteko eguna 2020

Aparteko egoeretan aparteko ekimenak sortzen dira.


Aurten, ICOMek (International Council of Museums), Museoen Nazioarteko Eguna etxetik ospatzeako gonbitea luzatu digu munduko museoei. Urtero, gai bat ezartzen da ekitaldiek, ahal den neurrian, horrekin erlazioa izan dezaten. Aurten, BERDINTASUNA, DIBERTSITATEA eta INKLUSIOA dira. Kutxa Fundazioko, Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Ekogunea eta Gipuzkoa Kutxa Solidarioa elkartu egin gara aurtengo leloarekin bat egiteko.

Bideoa ikusi

Ezagutza pertsonen arteko BERDINTASUNAREN oinarria da, eta munduko museo guztien zeregin nagusia ezagutza sustatzea eta gizartearen zerbitzura jartzea da. Museoetako baliabideek, baita Eureka! Zientzia Museokoek ere, ezagutza zabaltzeko aukera ematen dute, horrela gizarte trebatu bat garatzeko, erabakiak bakarka eta norberaren irizpideen arabera hartzeko gaitasuna duena. Irizpide-askatasun hori ezinbestekoa da gizabanako desberdinek osatzen duten gizarte BERDIN baten zati izateko. Gure genomaren %99 baino gehiago partekatzen dugu, eta, beraz, ia berdinak gara, baina, aldi berean, gure gorputzak eta pentsamenduak molda ditzakegu bizi garen gizartearen ñabardura guztiak osatuz. Berdintasun biologikoa pertsonen arteko aniztasunaren abiapuntua da.

Bideoa ikusi

Era berean, BIODIBERTSITATEA, aberastasuna izateaz gain eta gure biziraupenerako baliabideen sortzailea izateaz gain, arrazoi etikoengatik ere kontserbatu behar dela jakin eta ulertu behar dugu, izaki bizidun guztien eskubideak aitortuz. Eta horrek Baratza-eskola museo-gunea sortzera garamatza, non gizarte osoari ematen diogun ongietorria, denon premiei erantzunez, berauen gozamena bultzatuz, eta gure nekazaritza-kulturara hurbiltzea erraztuz.

Bideoa ikusi

INKLUSIOA besteen lekuan jartzeko gai garenean hasten da. Hemen, Tengo Baja Visión aplikazioa deskargatuta, mundua hainbat patologia dituzten pertsonek ikusten duten bezala ikusi ahal izango duzu. Bideoan ikus dezakezu nola funtzionatzen duen eta nola erabiltzen den Android-en edo Ios-en deskarga dezakezun aplikazioa, nola erabili eta harekin batera egiten dituzun argazkiak partekatu.

Aplikazioa jaitsi eta ikusmen-gaixotasun ezberdinetako begiradarekin zure lehiotik ikus dezakezun ANIZTASUNeko, BERDINTASUNeko eta INKLUSIOko egoerei argazkia atera eta #begirada_murriztua_dut traolarekin sare sozialetan partekatu.
Berri hau WhatsApp icon ikonoaren bidez partekatu dezakezu; sakelako telefonoan ikonoaren gainean segundu batzuz sakatu eta partekatzeko aukera azalduko zaizu, nahi duzun sarea erabiliz.

 

 

 



Argi dago, gauzak ez dira modu batekoak edo bestekoak, mundua ikusteko modu ezberdinak daude, eta hori aberastasuna da. Aniztasuna ezinbestekoa da eskubide-berdintasuna lortzeko eta, beraz, gizarteko kide guztiak barne hartzeko.