Zientziaren Astea

Zientziaren Astea ospatzeko asmoz, Eureka! Zientzia Museoak eta EAI-Euskadiko Arkitektura Institutuak teknologia eta arkitektura elkartzen dituzten LEGO Education material eta metodologian oinarritutako tailerrak eskeiniko dituzte.
Data Tokia
Azaroak 14 eta 15 EAIk Donostiako Santa Teresa konbentua daukan egoitza
(Elbira Zipitria 1 – Alde Zaharra)


ON LINE EROSKETA

Edukia

LEGO Education Academyk emandako ziurtagiria duen Eureka! Zientzia Museoko begirale batek zuzenduko du tailerra. Duplo STEAM Park eta LEGO WeDo tailerretan gutxienez pertsona heldu batek hartu beharko du parte, haur batekin batera.

Egun bat atrakzio parkean

Duplo STEAM Park (3-6 urte):

Karrusel baten estruktura eraikitzen hasiko gara eta jarraian hainbat pieza eta polea ezberdinekin funtzionaraziko dugu.

Haize errotarekin energia sortuz

LEGO WeDo (6-10 urte):

Eraikuntza, robotikan eta programazioan lehenengo pausuak emango dituzte

Pintza robotikoa

LEGO Spike Prime (10-14 urte):

Pintza robotiko bat egingo dugu, eta gure beharren arabera diseinuen eraginkortasuna aztertuko dugu. Robotika eta programazioa jorratuko dute.




Ordutegia

Goiz eta arratsaldez, ordu beteko iraupena izango dute, ondorengo saioetan:


Azaroaren 14 eta 15ean, Donostiako Santa Teresa konbentuan
Duplo STEAM Park (3-6 urte) 11:00 11:15 11:30 11:45
LEGO WeDo (6-10 urte) 12:00 12:15 12:30 12:45
LEGO SpikePrime (10-14 urte) 13:00 13:15 13:30 13:45
Duplo STEAM Park (3-6 urte) 16:30 16:45 17:00 17:15
LEGO WeDo (6-10 urte) 17:30 17:45 18:00 18:15
LEGO SpikePrime (10-14 urte) 18:30 18:45 19:00 19:15


Izen-emateak

Online Eureka!ko webgunean edo/eta museoko harreran.

  • Gehienez 5 pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  • Duplo Steam Park eta Lego WeDo tailerretan gutxienez pertsona heldu batek hartu beharko du parte, haur batekin batera.
  • Lego Spike Prime tailerretan, aldiz, gaztetxoek bakarrik parte hartu ahal izango dute, pertsona helduen laguntzarik gabe
  • Parte-hartzaileen lasaitasunerako, tailer bakoitzean elkarrekin izen-ematen duten pertsonak arituko dira soilik.
  • Jarduera hasi baino 10 minutu lehenago, parte-hartzaileak EAIk Donostiako Santa Teresa komentuan duen egoitzara iristea gomendatzen da, erreserbaren baieztapenarekin eta Museoaren Lagunak direnentzat indarrean dagoen abonatu-txartelarekin.


Prezioak

Hauek izango dira tailerren prezioak, eta izen-emateak hurrengo lasterbidean:


Tarifa orokorra
Parte-hartzaileak 1 2 3 4 5
Prezioa 6,00 € 11,00 € 15,00 € 18,50 € 21,50 €
Museoaren Laguna / Abonatu-tarifa
Parte-hartzaileak 1 2 3 4 5
Prezioa 5,50 € 10,00 € 14,00 € 17,50 € 20,00 €

Talde bakoitzeko 5 parte-hartzaileetako bat Museoaren Laguna bada, Abonatu-Tarifa aplikatuko zaie erabiltzaile guztiei. Kasu horretan, Museoaren Lagun-txartela aktibo dagoen egiaztatuko da.


ON LINE EROSKETA