fbpx

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Web encabezamiento22 eusk

Otsailaren 11n Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Eureka! Zientzia Museoak "Emakumeak Zientzian" ekimenean parte hartuko du hainbat erakundeki batera (CFM, DIPC, nanoGUNE, CIC biomaGUNE, Polymat, Biodonostia, Tecnum, Informatika Fakultatea EHU, Kimika Fakultatea EHU, Elhuyar).

Ekimen honen helburua emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea lortzea da.

Ospakizun honen baitan, Elhuyarrekin batera, Eureka! Zientzia Museoan honako ekitaldiak eskeiniko dira:

Emakumea zientzian. Otsailaren 3tik 17ra.

"ZIENTZIAREN IZARRAK" ERAKUSKETA

Egun hau ospatzeko, otsailaren 3tik 17ra bitartean, aurkikuntza iraultzaileak egin zituzten hamabi emakume zientzialarien bizitzen inguruko erakusketa bat eskeiniko da Eureka Zientzia Museoan Elhuyarren eskutik.  Erakusketa honek emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaraziko du, erreferenteak sortuz. Gainera, gazteei emakume zientzialarien eredua hurbiltzen lagunduko du, ezarritako hainbat estereotipo faltsu gainditzeko asmoz.



 


El texto del párrafo 2 Composición!--El_texto_del_párrafo_2_Composición.png-->
 

chemistry 5688091 1920
 

ZIENTZIA FAMILIAN TAILERRA

Otsailaren 11an eta 12an, Eureka! Zientzia Museoak familia-tailerrak eskainiko ditu doan larunbat arratsaldean eta igande goizean, “12 emakume” erakusketan aipatutako emakume zientifikoen ikerkuntzekin loturiko esperimentuak egiteko.

Talde/familientzako jarduera izango da. Ekitaldia 6 urtetik gorako haurrentzako dago pentsatua eta talde guztietan heldu batek egon beharko du. Izen ematea derrigorrezkoa izango da.

  • Larunbata, Otsailak 11. 16:00etan. Euskaraz// 17:30ean. Gaztelaniaz
  • Igandea, Otsailak 12. 11:00etan . Euskaraz// 12:30ean. Gaztelaniaz

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Familiak: 6 urtetik gorako haurrentzako. Heldu batek bere taldearekin egon beharko du.

Erreserbak: Urtarrilaren 18tik aurrera.

 

FAMILIENTZAKO TAILERRETAN IZENA EMATEAK - AFOROA BETETA