Burmuinaren astea 2021

LOGOSemanadelCerebro.Eusk

 



Ikastetxeak
cerebro con niños Vanguardia

Burmuinaren Astea  Eureka! Zientzia Museora itzuliko da martxoaren 15etik 21era Basque Center On Cognition, Brain and Language (BCBL)-ren eskutik programa bete-betearekin.

Ekitaldi honen xede nagusia, burmuina, alor konplexua izanik, jendeari modu sinplean helaraztea da. Horretarako, BCBL-ren eskutik,Lehen Hezkuntzako ziklo guztietarako zuzendutako hezkuntza-programa bakarra antolatu dugu.Tailer horietako parte-hartzaileek burmuinaren funtzionamendua eta egitura ezagutu ahal izango dituzte hezkuntza-jarduera dibertigarrien bidez. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola, burmuinaren anatomia eta funtzionamendua, neuronaren definizioa, pertzepziozko ilusioak, burmuinarekin zerikusia duten gaixotasunak, eta burmuinari buruz duzun ezagutza probatuko dugu.

AFOROA BETETA


 

- Data: 2021eko martxoaren 15-16-17

- Saioen ordutegiak: 9:50 eta 11:00
- Iraupena: 50 minutu taldeko

- Taldeak: 30 ikasle arte

- Adina: 6-8, 8-10, 10-12 urte
- Hizkuntzak: Euskera, Gaztelania, Ingelesa
- Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

20/21 hezkuntza-eskaintzaren beste jarduera bat egiteko aukera, tailer bakoitzeko 4 €/ikasleko prezioan edo Planetariumean saio bakoitzeko 3 €/ikasleko prezioan.

- Erreserbak: Webean online, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo/eta 943 012 478 telefonoan.