HITZALDI IREKIA: Marteren esplorazioa

Perseverance robota arrakastaz lurreratu zen Marteren gainazalean otsailaren 18an, 21:55ean. NASAren Mars 2020 misio honetan UPV/EHUk eta AVS eta Sener Aeroespaziala euskal enpresek parte hartu dute. Misioaren helburua Marten aurreko garaiko biz mikroskopikoa aurkitzea da. Gainera, etorkizunean esploratzeko tresnak ere testatuko ditu, eta Marteko baldintzak hobeto aztertuko ditu.

Perseverance osatzen duten bi elementuak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bi ikerketa-talderen laguntzarekin sortu dira.

Horietako bat, Agustín Sánchez-Lavega Fisika Aplikatuko katedradunak zuzendua dagoen  Bilboko Ingeniaritza Eskolako planeta zientzien taldea da eta bestea, Juan Manuel Madariaga Kimika Analitikoko katedraduna buru den Zientzia eta Teknologia Fakultateko IBeA ikerketa-taldea.

Horretaz hitz egiteko, datorren martxoaren 12an ( hizlariaren arrazoi pertsonalak direla eta, hitzaldia martxoaren 12ra atzeratu da) arratsaldeko 18:30ean, Marteren esplorazioari buruzko hitzaldi irekia eskeiniko du Eureka! Zientzia Museoan.NASAren Mars misioko parte- hartzaile, Fisika Aplikatuko katedradun eta EHUko “Zientzia Planetarioak” taldeko zuzendari Agustín Sánchez-Lavegak eskainiko du.


HITZALDI IREKIA: Marteren esplorazioa
HIZLARIA: Agustín Sanchez-Lavega INFO
DATA: 2021eko Martxoaren 12a, 18:30ean (erderaz eskainiko da)
TOKIA: Eureka! Zientzia Museoan

 AFOROA BETE DUGU

HITZALDIAREN IZEN-EMATEA

 

Ostiral hontako "Marteren esplorazioa" hitzaldiko sarrerak agortu dira dagoeneko. Hala ere, streaming-ez emitituko dugu eta etxetik jarraitu ahal izango duzue zuzenean  arratsaldeko 18:30etatik aurrera. 

https://youtu.be/fkDmkUZoiAo



 

HITZALDIAREN EDUKIA:

Eguzki-sistemako planeta guztietatik, Marte da iragan urrunean edo muturreko egoeretan bizia agertzeko hautagairik onena. Lurraren ondoren, hobekien ezagutzen den planeta da, duela berrogeita hamar urte baino gehiagotik, orbitatik zein gainazaletik, aztertzen ari diren misio espazialei esker. Hurrengo misioek beren azaletik laginak ekarriko dituzte gure laborategietara, eta, laster, bisitatuko duten astronautek in situ aztertuko dute. Mundu honi buruz gaur egun dakiguna aurkeztuko da, baita urte hasieratik bertan egiten ari den esplorazio handiaren helburuak ere.