Jardueren deskribapena

Museorako bisita bakoitza paregabea izan dadin, hiruhileko bakoitzean, guztiok entretenitzeko diseinatutako jarduerak, animazioak eta ikuskizunak antolatzen ditugu. Ikus ordutegiak gure asteroko programazioan eta edukiak sail honetan.

 


Museoan, erakusketa iraunkorraz gain, animazioak eta zientzia-erakustaldiak zuzenean izango dituzu, zure bisita paregabea izan dadin.

Norentzat: Adin guztietako jendearentzat

Egin ezazu etxean!Informazioa
Bisita gidatua: PlastinatuakInformazioa
Esperimentu likidoakInformazioa
Animaliara bisita gidatuaInformazioa
Fakirraren ohea Informazioa
Urez blaiInformazioa
Magdeburgoko hemisferioak Informazioa
Bai presio handia!Informazioa
Isaac NewtonInformazioa
Eguzki-sistemaren familia handiaInformazioa
Suaren Zientzia Informazioa
1, 2, 3… matemagia!Informazioa
Egin zure planisferio zelesteaInformazioa
Eguzki erlojua Informazioa
Zure gorputz txiki haundiaInformazioa
Sun spotterInformazioa
Bisita gidatua: Mundu mekanikoaInformazioa
Bisita gidatua: Argi-jokoakInformazioa
Akuarioetara bisitaInformazioa
Energia txinpartakInformazioa
Zentzumena eta sentikortasunaInformazioa
Bisita gidatua: BiobisitaInformazioa

Gasez dabilen suziri bat eraikitzea, gure planetarium txikian bidaiatzea... jarduera horiek eta gehiago proposatzen dizkiegu gure bisitari txikienei.

Norentzat: 6 eta 10 urte bitarteko haurrak (kasu batzuetan, heldu batek lagunduta joan behar dute)

Eskulana: Axolotea Más info
Kaimana Informazioa
Dinosaurioaren oinatzaren atzetik Informazioa
Eskulana: Animalkeriak! Informazioa
Plastilinasko zientzia Informazioa
XABOITU!Más info
Urezko koheteaInformazioa
Gasezko suziriaInformazioa
Sumendiak Informazioa
Eskulana: Uretako txakurraInformazioa
Eskulana: Tip, tip, tip Informazioa
Eskulana: Makilezko insektuakInformazioa
Eskulana: Pogona pintzaInformazioa
Inauteri festa Informazioa

Harritu zaitez gure zientzia-ikuskizunekin: zure bisita amaitzeko aukera paregabea.

Norentzat: Adin guztietako jendearentzat

IllusionsInformazioa
Elektrizitatea Informazioa
Elementuen magia Informazioa
Sublimatu CO2-a Informazioa
Estreinaldia! IMPETUS Informazioa

Jarduera honetan, zure espazio-ontzia eraiki ahal izango duzu. Martxan jarri eta jaurtiketa egiteko, hauxe bakarrik beharko duzu: ura, airea eta buru-argitasun pixka bat.

Ura, almidoia eta zure irudimena erabiliz, edozer gauza da posible. Zatoz gure TIP-ekin jolastera.

Planetarium txikia leku bikaina da espazioa era dibertigarri eta hurbilean ezagutzeko. Lurra eta Ilargia lagunen laguntzarekin, astronomiari buruzko oinarrizko kontzeptuei buruz arituko gara, gure bisitari txikiek ulertzeko moduko hizkeran.

Zure filma grabatu nahi duzu? Zatoz stop motion tailerra ezagutzera, eta ez ahaztu zeure irudimen guztia ekartzea.

Jarduera honetan, zure espazio-ontzia eraiki ahal izango duzu. Martxan jarri eta jaurtiketa egiteko, hauxe bakarrik beharko duzu: ura, airea eta buru-argitasun pixka bat.

Sumendi bat surik gabe? Bai, posible da! Animazio honetan erupzio bat egingo dugu. Gainera zure etxean errepikatu ahal izango duzu.

Jarduera honetan, zure espazio-ontzia eraiki ahal izango duzu. Martxan jarri eta jaurtiketa egiteko, hauxe bakarrik beharko duzu: ura, gasa eta buru-argitasun pixka bat.

Ba al dakizu nola funtzionatzen duen zineak? Etor zaitez zootropo bat zer den ikastera eta egin ezazu zure eskulan mugikorra gurekin. Luxuzko sesioa edukiko dugu!

Badakizu zer den pagona bat? Gure museoan bizi den narrasti bat da. Etor zaitez ezagutzera eta egin ezazu bat zuk zeuk.

Jarduera honetan, zure espazio-ontzia eraiki ahal izango duzu. Martxan jarri eta jaurtiketa egiteko, hauxe bakarrik beharko duzu: ura, airea eta buru-argitasun pixka bat.

Ba al dakizu urak ez zaituela beti bustitzen? Sartu nahi al dituzu eskuak uretan? Ezagutu itzazu likido honen ezaugarrietako batzuk eta lilura zaitzala urak!

Etor zaitez gure muesoan bizi diren intsektu makilak ezagutzera eta eraman ezazu etxera zuk zeuk eraikitako bat.

Zer koloretakoak dira izarrak? Zergatik egiten dute disdira? Eguberri hauetan izarren sekretuak argituko dizkizugu eta zuk zeuk diseinatutako bat egiten lagundu ere!

Ba dakizu zer den anfibio bat? Gure museoan oso bereziak diren anfibio batzuk bizi dira, uretako txakurrak, uretatik inoiz ateratzen ez direnak. Zatoz beraien mundua ezagutzera eta eraiki bat zuretzat.

Gustuko al dituzu animaliak? Hainbat material berrerabiliz Animalia aretoan bizi direnetako bat sortzea proposatzen dizugu.

Prezioa: 5€/pertsonako
Iraupena: ordubete
Gabonetako itxura duten glizerinazko xaboiak egiteko tailerra. Xaboitxoak etxera eraman ahal izango dituzu opari kaxa batean.

Tailer praktiko honetan partehartzaileek paleontologo lanak egingo dituzte, horretarako indusketa paleontologiko batean parte hartuko dutelarik. Duela milioika urte hainbat animaliek utzitako oinatzak aurkitzeko beharrezko materiala izango dute. Indusketa-gunean itsas-animaliak, narrastiak eta, noski, DINOSAUROEN oinatzak agertuko dira.

Animali hauek bilatzea dibertigarria da, baina utzitako oinatzaren atzean nor ezkutatzen zen jakitea hare dibertigarriagoa. Triceratops, Tiranosaurus rex, brakiosauroak eta abar dira tailer honetako benetako protagonistak eta modu erakargarri, grafiko eta praktikoan ezagutuko ditugu guztiak.

Eta inork ez du esku hutsik alde egingo; parte hartzaile bakoitzak bere gustuko animaliaren oinatza etxera eraman ahal izango du eta bilduma osatzen joateko aukera izango du.

Otsailak 12 - 17:00etatik 19:00etara
4-10 urte

Arratsalde dibertigarria non jokoak eta ikuskizunak izango diren protagonistak.Ezinbestekoa mozorrotua etortzea.

 

Prezioa: 12€ (10€ murriz)

“Zientziaren Plastihistoria” aldi baterako erakusketa dela eta, gaztetxoek Arquímedes handia hobeto ezagutzeko aukera izango dute eta berarekin erlazionaturiko elementuak sortuko dituzte plastilina erabiliz. 4 urtetik Aurrera. Museoko sarrera izatea ezinbestekoa da.)

Ezagutzen al duzu gure Kaimana? Jarduera honetan animalia honen bitxikeri batzuk kontatuko dizkizugu eta zuk zeuk eraikiko duzu bat etxera eramateko.

Ezagutzen al dituzu axoloteak? Ikus itzazu erakusketa iraunkorrea, sor ezazu bat zure eskuekin eta eraman ezazu etxera.

 

Erretzen ez duen sua, koloretako sua, txinpartarik gabeko sua... Hauek dira besteak beste animazio honetan ikusi ahal izango dituzun experimentuak.

Ezagutu zuretzat prestatu ditugun esperimentuak. Likido ezberdinak nahasiz, kimika magia bihurtzen da.

Gure gorputza eta oreka erabilita segway bat gidatzen eta kontrolatzen ikasiko dugu.. Horretarako, mota honetako ibilgailuen mugimenduak zeren araberakoak diren aztertuko dugu.

Fakir-ohe batean lo egin nahi duzu? Ikusi zergatik ez dizuten minik egingo oheko 9.000 iltzeek eta bihurtu zaitez benetako fakir.

Izaki bizidunak 4000 urte baino gehiago daramatza denbora neurtzeko gai izaten, hori bai, eguzkia dagoen bitartea. Ezagutu nola dabilen eguzki erloju bat eta eraman zeurea etxera.

Otto Von Gericke zientzialaria aurkeztuko dizugu, eta sokatira berezia izango dugu jolas: airea izango duzu aurkari.

Gure behatokia bisitatzera gonbidatzen zaitugu: ikuspegi ikusgarriak dituen aparteko tokia.

Ikusi nahi duzu nolakoa zaren? Hurbildu gure mikroskopiora, eta biziaren zure molekula, DNA, nola ateratzen den erakutsiko dizugu.

Aire itsaso batetan murgilduta bizi gara. Animazio honetan presio atmosferikoaren gainetik eta azpitik arituko gara jolasean.

Hurbildu zaitez gure Work&Shop gune berrira eta diseina ezazu zure txapa. Adin guztietan sormen artistikoa lantzeko tailerra. Eman izena eta diseina ezazu zure jakan   harro erakutsiko duzun osagarria, edota zure motxila edo maleta identifikatzeko balioko dizuna. Informa zaitez harreran.

Hurbildu zaitez gure Work&Shop gune berrira eta diseina ezazu zure katilua. Adin guztietan sormen artistikoa lantzeko tailerra. Eman izena eta eraman ezazu ZURE katilua ZURE diseinu esklusiboarekin. Informa zaitez harreran.

Animazio berri honetan egunero jaten dituzun jakien esentzia deskubritu ahal izango duzu. Bitamina C gehien duen fruitua zein den ikusiko dugu, baita palomitak eta gazta egin zientzia apur bat erabiliaz.

Hurbildu zaitez gure Work&Shop gune berrira eta diseina ezazu zure imana. Adin guztietan sormen artistikoa lantzeko tailerra. Eman izena eta diseina ezazu harro erakutsiko duzun osagarria zure hotzgailuan ahaztu behar ez dituzun notatxoekin jartzeko.

Argiari esker, ikusi egiten dugu, harremanak ditugu, ezkutatu egiten gara, eta... argiari esker bizi gara! Baina jolasteko ere balio du. Ikusi zure buruaren isla mugagabea gure ispiluetan, neurtu zure gorputzeko tenperatura edo ikasi nola bidaiatzen duen argiak. Ausar zaitez zure islarekin jolastera!

Plastinazioa gorpuak eta organoak kontserbatzeko teknika bat da. Horren bitartez anatomía, gizakiona zein beste animaliena, argi beha daiteke, inoiz ez bezala. Areto paregabe hau esploratu ahal izateko aukera proposatzen dizugu bisita honen bitartez.

Museoko biztanle berrien sekretuak erakutsi nahi dizkizugu. Narrastiak, anfibioak, arrainak eta askoz gauza gehiago dituzu museoan zure zai.

Erretzen ez duen sua, koloretako sua, txinpartarik gabeko sua... Hauek dira besteak beste animazio honetan ikusi ahal izango dituzun experimentuak.

Lurra da gure eguzki-sistemaren familia berezi horretako planetetako bat. Zatoz ezagutzera.

Hilketa bat gertatu da museoan. Etor zaitez laguntzera eta analizatu ezazu krimenaren eszena polizia zientifikoak egiten duen bezala!

Bost zentzumenen bidez jartzen gara harremanetan ingurunearekin. Ikusmenak, usaimenak, dastamenak, entzumenak eta ukimenak informazio guztia garunari bidaltzen diote. Baina, erreala da sentitzen dugun guztia? Areto honek ziria sartuko dizu!

Gure eguneroko bizitzan, dozenaka, ehunka aldiz erabiltzen dugu elektrizitatea. Gailu elektriko bat martxan jartzen dugun bakoitzean erabiltzen dugu. Lagundu gaitzazu bisita honetan magnetismoa eta elektrizitatea zer diren azaltzeko.

Eguneroko bizitza errazago egiten duten gailu eta bitarteko askotan dago fisika. Ezagutza mekanikorik gabe, ezinezkoa izango litzateke zerua hegazkinez zeharkatzea edo ezingo genituzke transatlantikoz itsasoak zeharkatu. Mundu mekaniko aretoa makinen mundua da. Bere baitan gordetzen duten fisika ulertuko duzu bisita honetan.

Tailer honetan zerua behatzeko ezinbestekoa den tresna erabiltzen ikasiko duzu: zeruko planisferioa. Zeurea eraiki eta zerua esploratu urteko egunetan.

Areto honetan gure planetan gertatzen diren hainbat fenomeno aztertuko ditugu eta bertan bizi diren hainbat animalia ezagutuko ditugu..

Teleskopio sinple honen bitartez Eguzkia behatu ahal izango duzu eta baita bere gainazaleko orbanak ikusi ere, hau guztia zure begientzako inolako arriskurik gabe.

Animalia aretoan oihan tropikaletan, basamortuetan zein marea arteko zonetan bizi diren animaliak aurkituko dituzu.

Isaac Newton garai guztietatik zientzialari ospetsuenetarikoa izan zen. Bere bizitza nolakoa izan zen kontatuko dizugu eta esperimentu batzuen bitartez berak sortutako lege batzuk ezagutuko ditugu.

Koral-uharrien aniztasun biologikoa, itsas-zaldien sekretuak eta Afrikako lakuetan bizi diren ziklidoen eboluzioa ezagutuko dituzu, besteak beste, bisita gidatu heze hontan!

Egiazkoa al da ikusten duguna? Edo gure garuna da komeni zaiona ikusi arazten diguna? ILLUSIONS ikuskizunean galdera honi eta askoz gehiagori emango diegu erantzuna.

Gure garunak nola funtzionatzen duen ezagutzen lagunduko diguten ilusio optikoekin egingo dugu jolas eta, gainera, gure inguruko guztia zalantzan jartzea eragingo diguten naturako hainbat lege ere ezagutuko ditugu.

Ikusi eta ikasi etxean modu errazean egin ahal izango dituzun esperimentuak!

Elektrizitatea gure bizitzako esparru guztietan egunero erabiltzen dugun energia-mota bat da, eta, hala ere, oso gutxi ezagutzen dugu. Ikuskizun honetan, zu eta elektrizitatea aparteko esperientzien protagonista izango zarete: bonbilla bat entxufatu gabe piztuko duzu, benetako tximista-ekaitz bat sortuko duzu eta ileak puntan jarriko zaizkizu.

Antzinako Greziaren garaitik, XVIII. mendearen erdialdera arte, lau elementu erabiltzen ziren unibertsoa deskribatzeko: ura, airea, sua eta lurra. Hori kontuan izanda, elementuen atzean dagoen magia argituko dugu. Kezko kanoiak tirokatuko ditugu, keak gure musikari jarraituta dantza egin dezan lortuko dugu, eta urak inoiz ez bezalako distira izango du.

CO2 gasa oso ezaguna da. Zatoz ikustera zer gertatzen den solido-egoeran dagoenean...

Pentsamendua igarri , superbatuketa baten emaitza aurresan... ikuskizun honetan erakutsiko ditugun magia truko batzuk dira, hori bai matematika medio dugula

Gabonetan zure etxea apaintzen lagunuko dizun Gabonetako Pinu txiki bat eraikiko dugu elkarrekin!

“IMPETUS” ikuskizun berria estreinatuko du Eureka! Zientzia Museoak. Bertan, bisitariak, gorputzen mugimenduen atzetik dauden kontzeptu fisikoetan barrena ibilbide harrigarri bat egingo du. Beti modu dinamikoan, dibertsioz eta suspensez betetako esperimentu praktikoekin, bisitariak bere eskuekin ezagutu ahal izango ditu Newtonen legeak, energiaren propietateak edo grabitatearen sekretuak. Bizikletak propultsatzen dituzten su-itzalgailuak, boloetako bolekin egindako penduluak, huts-kanoiak eta askoz gehiago Eureka!-ren IMPETUS ikuskizun berrian.