Online hezkuntza-eskaintza

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa



Informazioa eta Erreserbak


Tailerraren iraupena Ikastetxe-taldearen prezioa Erreserben kontaktua
50 minutu 95 €

Gehienez 35 pertsonako taldea
Tailer batzuek gehigarri bat izan dezakete materialagatik eta hauek bidaltzeagatik

943 012 917
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.eurekamuseoa.eus


HAUR HEZKUNTZA
Gure gorputza ezagutzen

Lantegi honetan giza gorputzaren organo nagusiak ezagutuko ditugu, kokatzen jakin ahal izateko. Gainera, haien ezaugarri eta funtzio nagusiak ezagutuko ditugu.

LEHEN HEZKUNTZA - 1. ZIKOA (1. eta 2. kurtsoak)
Giza gorputza

Lantegi honetan giza gorputzaren organo nagusiak ezagutuko ditugu, kokatzen jakin ahal izateko. Gainera, haien ezaugarri eta funtzio nagusiak ezagutuko ditugu.

LEHEN HEZKUNTZA - 2. ZIKLOA (3. eta 4. kurtsoak)
Uraren hamaika aurpegiak

Uraren ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu, baita uraren egoera ere hainbat nahasketa, disoluzio eta abarren bitartez, eta bere zikloaren funtzionamendua ikasiko dugu, baita bere tratamenduak eta kontsumo arduratsuak duten garrantzia ere.

Naturaren sekretuak

Ura, argia, airea eta materia. Esperimentazioak eta metodo zientifikoak naturako elementu horien propietate harrigarriak ezagutzen lagunduko digute.

LEHEN HEZKUNTZA - 3. ZIKLOA (5. eta 6. kurtsoak)
Urtaroak

Urtaroak eta euren ezaugarriak ezagutuko ditugu, eguzkiaren itxurazko mugimendua, egunaren iraupena, lur-ardatzaren inklinazioa eta translazio-mugimendua aztertuz.

* Aldez aurretik, tailerra egiteko inprimatuta eduki beharko duten materiala pdf formatuan bidaliko da.

Presio atmosferikoa

Esperimentuak eginez, presio atmosferikoaren ezaugarriak eta propietateak ezagutuko ditugu, eguneroko bizitzan lagun dugun magnitudea baita.

Kimikaren magia

Kimikaren oinarrizko ezagutzez ondo jabetuko gara, adibidez pH, dentsitatea, gainazal-tentsioa edo polimeroak, eguneroko bizitzako erreakzio eta prozesu kimiko errazen bitartez.

BIGARREN HEZKUNTZA - 1. ZIKLOA (1. eta 2. DBH)
Lurra unibertsoan

Eguzki-Sistemaren egitura eta hura osatzen duten zeruko gorputzak ezagutu ondoren, zeruko planisferio bat eraikiko dugu eta erabiltzen ikasiko dugu, eta zerua behatzen lagunduko digu.

* Ikasle bakoitzeko 1€-ko gehigarria kit-agatik eta 30€ materiala bidaltzeagatik

Kimikaren koloreak

Argiak gure ingurunea argitzen duenean, mundua koloreez betetzen da. Baina, zein da bere jatorria? Eta nola sortzen dira kolore horiek? Hainbat esperimentu kimikoren bitartez galdera horiei erantzungo diegu.

BIGARREN HEZKUNTZA - 2. ZIKLOA (3. eta 4. DBH)
Kimika badago!

Zergatik elkartzen dira atomoak? Eta nola egiten dute hori? Zer alde dago lotura ioniko baten eta lotura kobalente baten artean? Taldeka lan eginez eta esperimentazioaren bitartez, hainbat egitura kimikoren propietateak ulertuko ditugu.

Anatomia

Erraiek disekzioa, organoak ezagutu eta bihotza miatzeko tailerra eskeiniko dugu.

BATXILERGOA
Akzioa… erreakzioa!

Azidoak eta oinarriak, redox erreakzioak, katalisia. Tailer honetan, hainbat erreakzio kimiko prestatzen ikasiko dugu, eta horietako bakoitzean erabiliko ditugun osagai kimikoen garrantzia ezagutuko dugu.

Mugimenduaren fisika

Fisikarekin esperimentatuko dugu Newtonen mekanikaren edo mugimendu zirkularraren funtsezko legeak ikasteko: erorketa askea, masa-zentroa, giroskopioa…

Anatomia

Erraiek disekzioa, organoak ezagutu eta bihotza miatzeko tailerra eskeiniko dugu.


 

Ohiko Galderak
Zenbat irauten du tailer bakoitzak?

50 edo 55 minutu inguru.

Zein hizkuntzetan egin daitezke tailerrak?

Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingeles

Nola konektatu behar gara?

TEAMS sistemara konektatzeko esteka bat bidaliko dizuegu, zeinaren bitartez tailerra jarraitu ahal izango duzue.

Konexio arazorik balego, zer?

Tailerra egin aurretiko egunetan, zuekin hitzordua adostuko dugu teknikoki guztia ondo dagoela egiaztatzeko.

Gure ohiko gelatik bertatik jarri dezakegu tailerra?

Interneterako konexioa beharko duzue, konputagailu bat, proiektorea edota gelako leku guztietatik ondo ikusten den tamaina handiko pantaila eta begiralea ondo entzutea ahalbidetzen duten bozgoragailuak. Galderak txataren bitartez egin badaitezake ere, mikrofono bat eskura edukitzea gomendatzen dizuegu, begiralearekin hitz egin ahal izateko.

Tailerra konputagailu ezberdinetatik jarri dezakegu?

Bai. Bide batez, posible den kasuetan behintzat, bakarkako erabilpenerako diren konputagailuetatik konektatzea gomendatzen dizuegu. Begiralearekiko komunikazioa erraztuko duten mikrofono eta aurikularrak badituzte, hobe.

Konfinatuta bagaude, norbere etxetik konekta al gaitezke?

Bai. Konfinamendua kasu, tailerrean sartu behar duten pertsona adina konexio bideratuko dugu, tailerra norbere konputagailutik jarrai ahal izan dezazuen.

Edonolako materialik behar al dugu?

Ikasi eta ondo pasatzeko gogo askorekin, nahikoa beharko luke. Badaude tailer batzuek, beraien naturagatik, bai emailez, bai postaz tailerra ospatu baina egun batzuek lehenago iristaraziko dizkizuegun material batzuek behar dituztenak.