Gaur egungo egoera medio, ikastetxeek irteerak egiteko dituzten zailtasunek bultzatua, gure Hezkuntza Eskeintza aberastu dugu egoera berri honetara egokitzeko. Horrela, gure Hezkuntza hezkaintzaren barruan, zuen programak konplementatzen dituzten tailerrak, zuen ikastetxean bertan egiteko aukera garatu dugu.
Gure Hezkuntza arloko adituak zuengana joango dira, behar diren materialekin batera, ahal den heinean, ikastetxean garatuko dugun tailerra, Museoan egingo genukeenaren berdina izan dadin.
Ikasleen parte-hartzean oinarrituta, gure helburua, geletan landuriko kontzeptu teorikoak praktikan jartzea izango da, irakasleei hezkuntza-lanean lagundu eta baliabide berriak eskainiaz.
Tailerrak euskaraz eta gazteleraz egin ahal izango dituzue.








Informazioa eta Erreserbak
Tailerraren iraupena | Ikastetxe-taldearen prezioa | Erreserben kontaktua |
---|---|---|
50-55 minutu |
125€ |
943 012 917 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. www.eurekamuseoa.eus |
|

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa
HAUR HEZKUNTZA | |
---|---|
![]() |
LEGO: Bidaiariak, trenera!
Programazioaren lehen nozioak ezagutu ditugu tailer honetan tren baten laguntzarekin |
![]() |
LEGO: 3, 2, 1… Maldan behera!
Tailer honetan ikasiko dugu zergatik ibiltzen diren gauzak biraka, eta baita distantziak neurtzen eta aurresaten ere |
LEHEN HEZKUNTZA - 1. ZIKLOA (1. eta 2. kurtsoak) | |
---|---|
![]() |
Esperimentatu
Tailer praktiko eta partizipatibo honetan materia, bere egoerak, propietateak eta magnitudeak ezagutuko ditugu esperimentazioaren bitartez |
![]() |
LEGO: A ze beroa! eta Robot espioia
Motorrek eta mugimendu-sentsoreek nola funtzionatzen duten ikasiko dugu |
![]() |
LEGO: Beha dezagun espazioa Milorekin
Zientzialariek eta ingeniariek gizakiak joan ezin diren lekuak arakatzeko robotak erabiltzen dituztela ikasiko dugu eta robot bat programatuko dugu |
LEHEN HEZKUNTZA - 2. ZIKLOA (3. eta 4. kurtsoak) | |
---|---|
![]() |
Uraren hamaika aurpegiak
Uraren ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu eta baita uraren egoera ere, horretarako disoluzioak, nahasketak eta abar egingo ditugu. Uraren zikloaren funtzionamendua ere ikasiko dugu eta baita bere tratamenduak eta kontsumo arduratsuak duten garrantzia ere |
![]() |
Naturaren sekretuak
Ura, argia, airea eta materia. Esperimentazioak eta metodo zientifikoak naturako elementu horien propietate harrigarriak ezagutzen lagunduko digute |
![]() |
LEGO: Miatu dezagun ingurumenta Milorekin
Gizakientzako berriak diren lekuetan lurreratzeko gai den robota sortuko dugu, ingurunea esploratuko dugu eta gure robotaren sentsoreei esker, presentziak detektatuko ditugu |
![]() |
LEGO: 3, 2, 1… Has dadila lasterketa!
Geure autoa eraiki eta programatuko dugu. Auto bat abiadura handiagoan mugitzea eragin dezaketen faktoreak aztertuko ditugu, horiek zein mugimendu egin behar ditugun aurresaten lagunduko digutelarik |
LEHEN HEZKUNTZA - 3. ZIKLOA (5. eta 6. kurtsoak) | |
---|---|
![]() |
Urtaroak
Urtaroak eta euren ezaugarriak ezagutuko ditugu, eguzkiaren itxurazko mugimendua, egunaren iraupena, lur-ardatzaren inklinazioa eta translazio-mugimendua aztertuz |
![]() |
Presio atmosferikoa
Esperimentuak eginez, presio atmosferikoaren ezaugarriak eta propietateak ezagutuko ditugu, eguneroko bizitzan lagun dugun magnitudea baita |
![]() |
Kimikaren magia
Kimikaren oinarrizko ezagutzez ondo jabetuko gara, adibidez pH, dentsitatea, gainazal-tentsioa edo polimeroak, eguneroko bizitzako erreakzio eta prozesu kimiko errazen bitartez |
![]() |
Math Mistery Box I
Ikasleek talde-lana egin beharko dute eta beraien ezagutza matematikoak erabili beharko dituzte hainbat erronka gainditzeko: kandaduz eta giltzaz itxitako hainbat kutxa irekitzea lortu beharko dute |
![]() |
LEGO: Jauzilarien lasterketa
Hainbat prototipo diseinatuko ditugu, robot bat mugitzeko modurik eraginkorrena lortu arte. Gurpilik erabili gabe egingo dugu! |
![]() |
LEGO: Distantziak ikusiko ditugu Rinorekin
Errinozeronte robotiko bat programatuko dugu eta mugiaraziko dugu, baina ezerekin talka egin gabe. Distantziak ebaluatzeko estimazioak erabiliko ditugu, proben emaitzak baloratuko ditugu eta, dedukziozko erraziobidearen bidez, bere programazioa hobetuko dugu |
BIGARREN HEZKUNTZA - 1. ZIKLOA (1. eta 2. DBH) | |
---|---|
![]() |
Lurra unibertsoan
Eguzki-Sistemaren egitura eta hura osatzen duten zeruko gorputzak ezagutu ondoren, zeruko planisferio bat eraikiko dugu eta erabiltzen ikasiko dugu, eta zerua behatzen lagunduko digu |
![]() |
Kimikaren koloreak
Argiak gure ingurunea argitzen duenean, mundua koloreez betetzen da. Baina, zein da bere jatorria? Eta nola sortzen dira kolore horiek? Hainbat esperimentu kimikoren bitartez galdera horiei erantzungo diegu |
![]() |
Math Mistery Box II
Ikasleek talde-lana egin beharko dute eta beraien ezagutza matematikoak erabili beharko dituzte hainbat erronka gainditzeko: kandaduz eta giltzaz itxitako hainbat kutxa irekitzea lortu beharko dute |
![]() |
LEGO: Dantza dezagun Break Dance
Robot dantzari bat programatuko dugu, eta, erritmoari eusteko, hainbat aldagai erabiliko ditugu: denbora, abiadura, errotazio-graduak, etab |
![]() |
LEGO: Pintza robotikoak erabiliz objetuak jasotzen
Bi robot-diseinu desberdinen arteko konparazioa egingo dugu, hainbat proba-irizpideei hobekien erantzuten dien diseinua zeis den zehaztu ahal izateko |
BIGARREN HEZKUNTZA - 2. ZIKLOA (3. eta 4. DBH) | |
---|---|
![]() |
Anatomia
Erraiek disekzioa, organoak ezagutu eta bihotza miatzeko tailerra eskeiniko dugu Tailer berezia
Prezioa: 297€ / Iraupena 1ordu 30minutu |
![]() |
LEGO: Gidatzera!
Modu autonomoan mugitzen den oinarri bat eraikiko dugu, bere motor eta sentsoreei esker mugimendu zehatz eta kontrolatuak eginez |
![]() |
LEGO: Entrenatzaile robotikoa
Zenbakisko aldagaiak erabiliz, eragiketa matematiko errazak egingo ditugu, gure robotaren ezaugarriak eta mugimenduak ezagutzen lagunduko digutenak |
BATXILERGOA | |
---|---|
![]() |
Anatomia
Erraiek disekzioa, organoak ezagutu eta bihotza miatzeko tailerra eskeiniko dugu Tailer berezia
Prezioa: 297€ / Iraupena 1ordu 30minutu |
Ohiko Galderak |
---|
Zein hizkuntzatan ematen dira tailerrak? Gaztelaniaz eta euskaraz. Nola antolatuko gara? Tailerraren egunean, Eureka! Zientzia Museoko lankideak materiala eta baliabide teknikoak deskargatu eta prestatzeko beharrezko denbora nahikoarekin gerturatuko dira ikastetxera. Tailerra adostutako orduan hasiko da eta aldez aurretik ezarritako luzapena izango du, tailerra, Museoan egongo bagina bezala gauzatuz. Tailerra amaitu ondoren, Eureka! Zientzia Museoko lankideek material guztia bildu eta ikastetxea utziko dute. Zenbat balio du lantegi bakoitzak? Tailer bakoitzerako ezarritako tarifari, bere izaeraren arabera (estandarra edo berezia), kilometrajearen, bidesari eta aparkalekuen (halakorik bada), eta joan-etorriko denboraren kostua gehituko zaio. Google Maps erabiliko dugu joan-etorriaren kilometrajea (Eureka! Zientzia Museoa - ikastetxea) kalkulatzeko. Goranzko desbideratzerik bada, Museoak hartuko du bere gain. Erreserba egin aurretik, behin betiko aurrekontua bidaliko dizuegu, irizpide guztiak banakatuak dituelarik. Gune berezia behar da tailerrak garatzeko? Tailerrak ohiko gelan egin daitezke. Hala ere, kasu batzuetan, behar teknikoen ondorioz, interesgarria izango da tailerra ohikoa ez den ikasgela egokiago batean egitea. Erreserba egiterako garaian, tailerra behar bezela egiteko behar den espazio eta baliabideen zerrenda bat bidaliko zaizue honetarako. |