fbpx

GABONETAKO UDALEKUAK 2022

Eureka! Zientzia Museoak aurtengo gabonetan udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu. 

  • Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak: Zientziaren eta teknikaren inguruko hainbat jarduera eskainiko dira, astronomiarekin, mekanikarekin, paleontologiarekin, optikarekin eta abarrekin lotutako alderdiak modu ludiko eta entretenigarrian ikasteko. 3 txanden ekitaldi desberdinen programa jarri dugu zuen eskura, gai desberdinekin. 4-10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udaleku hauek museoko hainbat lekutan egingo dira. 
  • Udaleku teknologikoak, Doplay enpresaren eskutik: Robot edo bideojoko baten diseinua, eraikuntza eta programazioa izango dira udaleku hauetako protagonistak, haur bakoitzaren benetako sormena askatuz. Robotica-Lego, Bideojokoen garapen eta programazioa edo Errealita Areagotua horietako batzuk dira.Eta aste batzuk errepikatu nahi dituztenek programa edo tresna desberdinak erabiliko dituzte eta proiektu ezberdinak egingo dituzte.Udaleku hauek 8-14 urteko haurrentzat dira.
  • Mission X Astronauten akademia NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa dibertigarria da eta bertan, 8-12 urteko haurrek astronatua batek egin beharreko misio eta ekintza praktikoak egin beharko dituzte. 
 

Izen-emateak

Udalekuen izen-ematea www.eurekamuseoa.eus webgunean edo Zientzia Museoko harreran egin daiteke, azaroaren 7tik aurrera

Zure seme-alabei hobekien egokitzen zaien jarduera aurkitzeko denbora errealean eskaintzen diren plazen eskaintza eta erabilgarritasuna kontsulta ditzakezu:



Eureka! Zientzia Museoa- Pº Mikeletegi 45, 20009 Donostia- 943 – 012 478