Covid-19ren aurrean protokoloak ziurtatzeko ikuskapena gainditu da

AENORen ziurtagiria kanpoko abala da, erakundeak pandemia horretatik eratorritako arriskuen aurrean aplikatzen dituen neurrien eraginkortasunari buruzkoa, eta ekimen horiek COVID-19 delakoari buruzko prebentzio- eta higiene-arloan sektoreko, estatuko eta nazioarteko osasun-agintariek emandako jarraibideak eta baldintzak betetzen dituztela bermatzen du. Horrela, Eureka! Zientzia Museoak ingurune seguru bat eskaintzeko konpromisoa frogatzen du.