Inertziaren saskiratzea

2 Ekainak 2020, 1:21 pm
Read 230 times

Inertziaren saskiratzea

“Inertzia” gorputz batek geldirik edo mugimenduan egoteko duen joera da. Gaur, hurrengo erronka gauzatzeko erabiliko dugu inertzia.

Horretarako behar dugun materiala:

  • Pilota arina 
  • Pilota sartu edo saskiratzeko ontzia (hobe kristalezkoa ez bada) 
  • Kartoi zati bat (edo antzeko zurruntasuna duen material batena. erabiliko dugun ontziaren irekidura baino zabalagoa).   
  • Komuneko paper hodia.     

01                                                                                                                                                                                                                                                                                                                       

 Jarraituko ditugun pausoak:

  • Hasteko, material guztia kokatuko dugu: Jarri ontzia inklinaziorik gabeko gainazal leun batean.
  • Ondoren, kartoia ontziaren gainean ondo zentratua jarri, eta, azkenik, kartoian paper hodia eta honen gainean pilota. Oso garrantzitsua da hodia ondo zentratzea pilotak sartu behar duen zuloaren erdian. Muntaketa honela geratuko litzateke: 

                                                                     02  03

 

  • Erronka: pilota ukitu gabe nola sartu hau ontzian? Zerbait bururatzen zaizue?  Pista bat emango dizuet: Zer gertatuko da kartoian kolpe bat ematen badugu? 

                                                                                     03

          

Ondorio bat atera ahal izateko, pixka bat gehiago hitz egingo dizuet inertziari buruz. Une honetara iritsita, gizateriaren historian izan den fisikari                          garrantzitsuenetako bat aipatu behar da: Isaac Newton. XVII. mendean Ingalaterran bizi izan zen fisikaria izan zen eta fisikaren lege garrantzitsu asko                  formulatu zituen, hala nola grabitatearen teoria edo mugimenduaren hiru lege famatu.

Mugimenduaren hiru legeetatik lehena inertziaren legea da, arestian aipatua.

Gure esperimentuaren kasuan, zehaztu behar da inertziaren legean bi adar daudela: atsedenaren inertzia eta mugimenduaren inertzia. Lehen                            adierazitako  galderaren erantzuna lortzeko, atsedeneko inertziaren legeak dioena argituko dizuet: “Atsedenean dagoen gorputz orok atsedenean egoteko              joera du, baldin  eta ez badugu indar zuzenik eragiten haren gainean”.

Trukoa kartoiari kolpe lehor bat ematea da, pilota sartu nahi dugun ontziari irmo eusten diogun bitartean.Mugimendu hori egitean, kartoia alde batera mugitzen da kolpearen ondorioz eta hodia desorekatzen du. Hodiak oreka galtzen du, pilota askatuaz. Kasu honetan, indarra kartoian eragin dugu eta ez pilotan; beraz, pilotak bere inertzia mantentzeko joera duenez, ez da desplazatuko, baizik eta erori, euskarria ez duelako.

                                                                      04   06