Nahasi nirekin

22 Maiatzak 2020, 12:40 pm
Read 407 times

Nahasi nirekin

Gaurkoan kimikaren inguruan arituko gara. Kimika oso arlo zabala da eta jarraian aurkezten dizuegun esperimentuan, likido ezberdinen propietateak aztertuko ditugu eta baita likido horiek elkartzean gertatzen dena ere.

Horretarako behar dugun materiala:

  • Olioa
  • Ura
  • Kolorantea
  • Botila garden bat (behealdea laua badu, hobe)
  • Pastilla eferbeszente bat

IMG20200414123315 1

 Jarraituko ditugun pausoak:

  •  Lehenengo, botilan ura eta kolorantea botako ditugu. Ez bota asko, botilaren bostena gutxi gora behera, horrela emaitza politagoa izango da eta. 
    Ikusten dezuenez, bi sustantzia diren arren, bakarra bezala geratu da. Hau kolorantea uretan disolbatu delako gertatu da da, emaitza bezala likido bakar eta homogeneo bat sortuaz. Likido homogeneo bat, puntu guztietan berdina den likido bat da.

 

                                                                                    02

 

  • Orain, botila olioz bete ezazue.Orain, botila olioz bete ezazue.Kasu honetan, nahaste heterogeneo bat da lortutako emaitza. Nahaste horretan, likido desberdinek ez dute bat egin, ura eta kolorantearen kasuan bezala.Duela aste batzuk aurkeztutako esperimentu batekin ikasi genuenaren arabera, hemen urak eta olioak duten dentsitatea ezberdina denez, ez dira elkartzen, aipatutako nahaste heterogeneoa sortuz.

                                                                                     03

                                                                                                              

  •  Jarraian,  ikusiko dugu likido hauek ezberdinak direnez, propietate ezberdinak dituztela.Horretarako pastilla eferbeszentea hainbat zati txikitan moztu eta botilara sartzen joango gara…Lehenengo ikusiko duguna da, olioak ez duela pastilla desegiten edo disolbatzen eta urak bai. Uraren propietateen ondorioz, honek pastillarekin erreakzionatzen du  disolbatuaz, baina olioak aldiz, ez. Propietate hau hobeto ikusteko, esperimentua beste modu batera froga dezakezue: Lehenengo olioa bota botilan eta jarraian pastilla, ea zerbait gertatzen den behatuaz. Ura bota arte, pastilla ez da desegiten hasiko, olioak ez baitu pastillarekin erreakzionatzen. Ura bota eta argi ikusiko duzue.

 

                                                                                      04

 

  •  Amaitzeko, denbora bat utzi. Pastilla desegiten hasten denean,  koloretako esferak gora eta behera mugitzen hasiko dira. Pastilla eferbeszenteak desegitean karbono dioxido (CO2) izeneko gas bat sortzen du. Urak olioak baino dentsitate haundiagoa duen arren, karbono dioxidoak (CO2) ur tantak betetzen ditu eta ondorioz, uraren dentsitatea txikitu, olioarena baino txikiagoa izan arte. Dentsitate aldaketa honen ondorioz ura eta karbono dioxidoz osatutako esfera horiek igotzen hasten dira. Gainazalera iristean, airea botilatik kanpora ateratzen da eta urak berriz ere bere jatorriko dentsitatea berreskuratzean, behera egiten du.  Esfera horiei “mizelak” esaten zaie, eta beti biribilak izaten dira, gutxieneko energiaren forma horixe delako.  Urari ez zaio olioa ukitzea gustatzen, eta horregatik, olioz inguratuta dagoenean, ahalik eta azalerarik txikiena izaten saiatzen da, forma esferiko hori hartuaz.

 

                                                                                     05