Eskutitza

14 Maiatzak 2020, 2:58 pm
Read 332 times

Eskutitza

Gaurkoan matematikaz bailiatuko gara esperimentu hau egiteko; zehazki geometria. Geometria, matematikaren adar bat da eta irudiek planoan edo espazioan dituzten propietateak aztertzeaz arduratzen da.

Gaur proposatzen dizuedan erronkak formekin eta folio bateko sekzio ezberdinekin du zerikusia, oso esperimentu bitxia eta dibertigarria.

Horretarako behar dugun materiala:

  • Folio bat (hobe batzuk)

  • Guraizeak

IMG20200414123315 1

 

Erronka honetan, guraizeen laguntzarekin, helburua zulo handi bat egitea da, nondik edonork bere gorputz osoa pasa ahal izan dezan (burutik oinetaraino), puskatu gabe. Hala ere, ezin da tira luze bat egin eta eskuarekin itxi. Saiatu saitezke nahi duzuen bezala folioa mozten, zulo itxia ateratzea lortu behar duzue.

Errexa iruditzen zaizue? Saiatu!!

Dirudiena baino zailagoa da, ezta?

Goazen misterio hau argitzera. Lehen esan dizuet, gaurko erronkak folio baten sekzioekin zerikusia zuela. Guk folio bat aurrean dugunean laukiluze bat besterik ez dugu ikusten, baina geometriaren ikuspuntuaz begiratuaz, folio bat zati edo sekzio askoz dago osatua.

                                                                                                               Folio bat cuadrado

Folioa sekzioka ikusiaz, imagina genezake, nolabait sekzio horiek separatu eta bata bestearen jarraian jarriko bagenitu posible dela zulo haundi bat egitea, behintzat gure gorputza goitik behera zeharkatzeko modukoa.

Eta nola lortuko dugu hori?

Egiteko pausuak:

  • Lehendabizi folioa erditik aldde luzea tolestu. 
1.   
  • Jarraian, sekzioak separatzen hasteko eta folioak tolestuta jarraitzen duela, alde zabaletik hainbatetan moztu orria, goitik behera, baina kontuz!! Ez dezue guztiz moztu behar. Bukaerara iritsi aurretik mozteari utzi, horrela sekzioak elkarrekin lotuta mantenduko ditugu.

1.  IMG20200414123525   

  • Gero berdina egin, baina beste aldean, lehen egindako sekzioak erditik moztuaz eta berriz ere beheraino moztu gabe.

 

                                                                     05  06

Azkenik itxita dagoen aldea ireki beharko da. Horretarako sekzio bakoitza ireki, izkinetako bakoitza izan ezik! Alde bakoitzeko lehen sekzioa ez dugu moztuko.

                                                                 IMG 20200429 WA0015 8  IMG 20200429 WA0011 7  10

  • Hartu bazter, tiraka hasi zuloa osatzen joan dadin….Eta Txa Txan!!!

                                                                                               IMG 20200429 WA0010 10

 Sekzioak zuek nahi dezuen zabaleran egin. Gero eta sekzio zabalagoak, orduan eta zulo txikiagoa eta sekzioa,k aldiz, estuak badira, zulo haundiagoa lortuko duzue.

Honekin, argi dago matematikak askotan oso lagungarri eta dibertigarriak izan daitezkeela!