Lata Orekan

8 Maiatzak 2020, 10:32 am
Read 86 times

LATA OREKAN

Gaurkoan orekari buruz hitzegingo dizuet eta horretarako erronka bat proposatzen dizuet. Ikusi argazki hau:

Horretarako gai izango zinatekete hori lortzeko? Lata bat, azpikaldeko ertzean, orekan jarriko al zenukete? Saiatuo al zinatekete irakurtzen jarraitu aurretik?

01

Zer deritzozue? Deigarria suertatuko zaizue ziurrenik. Ba jakin ezazue oso erreza dela esperimentu hau egitea eta honi esker orekaren funtsa uler daitekeela.

 

Horretarako behar dugun materiala:

  • Freskagarri lata bat
  • Ura

IMG20200414123315 1

 

Hainbat modutan egin daiteke froga.

Adibidez, lata urez beteta dagoela, egin daiteke froga. Ateratzen al da? Ez ezta? Beharbada lata hutsa dagoela saiatuko bagina? Ea…? Horrela ere ez… Orduan, nola egin genezake? Ba pentsatzen dezuena baino errezagoa da. Azalpenak emango dizkizuet eta ea asmatzen duzuen bakarrik.

Gorputz baten oreka-egoera aztertzeko, beharrezkoa da bi aldagairen arteko erlazioa ezagutzea: sostengu-oinarria (BS) eta grabitate-zentroa (CG).

Sostengu oinarria, gorputz edo objektu baten euste-puntua da (oinarritzen den tokia). Adibidez, gizakiok zutik gaudenean gure oinak dira gure sostengu oinarria eta argazkiko lataren kasuan azpialdeko ertza da.  Grabitatea, aldiz, objektu edo gorputz baten masaren batez besteko posizioa dagoen puntua da. Gizakion kasuan zilborraren azpian dago, baina eraztun batean, adibidez, barruko zuloaren erdian.

Objektu edo persona bat, orekan egongo da, bere grabitate zentrotik lerro zuzen bat irudikatzen badugu sostengu oinarrirantz eta biak bat egiten badute. Ondorengo marrazkiekin beharbada hobe ulertuko duzue…

  •  1.go irudia. Lata orekan (egonkor) urik gabe edo urez beteta

001

  • 2. irudia. Lata orekan (egonkor), lataren heren bat urez beteta. Bere Grabitate Zentrua (CG) beherago kokatzen delarik. Egoera hau 1.go irudikoa baino egonkorragoa da.    

002

  • 3. Irudia . Lata hutsik edo urez beteta badago, bere grabitate zentroa (CG) oso altu kokatzen da. Kasu honetan sostengu oinarrira lerro zuzen bat irudikatu ezkero, ez dute bat egiten eta ondorioz, latak oreka galtzen du (hasierako saiakeran gertatzen zaiguna).

003

  •  4. Irudia. Konturatzen bazarete, 2. irudian ur pixka bat gehituz, lataren egoera egonkorragoa da. Masa zentrua beherago dagoelako eta sostengu oinarritik gertuago. Egoera horretan, lata inklinatzen badugu, grabitate zentrutik sostengu oinarrira lerro bat irudikatuz, hauek bat egingo dute eta lortuko dugu lata orekan geratzea, hemengo Irudian bezala.

 

                                                                      003    07

Beraz, bete lataren herena urez eta saiatu zuk zeuk!

 

                                               04      06

 

Oraingoan bai, ezta? Oso ondo lagunak!