Mezu ezkutuak

4 Maiatzak 2020, 8:11 am
Read 137 times

MEZU ESKUTUAK

Oraingoan, esperimentu dibertigarri bat aurkeztu nahi dizuegu.

Gaur egun, mezuak idaztea oso ohikoa dela eta maíz egiten dugula esan dezakegu. Gainera, mezuak guk bidaltzen ditugu eta guk nahi dugun pertsonak jasotzen ditu.

Oraingo teknologiak existitzen ez zirenean, pertsonek mezu sekretuak bidali nahi zituztenean, bitartekariek mezua irakurtzeko arriskua zuten. Ondorio gisa, asko izan dira historian zehar mezu sekretuak bidaltzeko moduak:

  • Pitagorikoek, termetako beira lausotuak erabiltzen zituztenn beraien sekretu eta aurkikuntzak elkarri kontatzeko.
  • Mezuak limoi-zukuarekin: Trikimailu hau oso modu eraginkorrean erabili izan zen lehen eta bigarren mundo-gerrako presoen artean; izan ere, etsaiek mezuak aurkitzen bazituzten, informazioa iragazteko arriskurik ez zegoen. Limoi-zukuarekin paper zuri batean mezuak idazten zituzten, lehortzean ikusezin bihurtzen zirelarik. Mezua ikusteko, papera berotu besterik ez zuten egin behar, eta lehortutako limoi zukuak kolore marroixka hartzen zuen.
  • Beste modu bat hizkiak sinboloengatik ordezkatzea izan da. Sinbolo bakoitzaren benetako esanahia mezuaren hartzaileak soilik ezagutzen zuelarik.

Gaurko esperimentuan mezu sekretuak modu errezan idazten erakutsiko dizuegu.

Horretarako behar dugun materiala:

  • Ontzi bat
  • Iturriko ura (epela hobe)
  • Irina
  • Folio paper zati bat
  • Gainazal zabaleko objektua (bandejatxo bat adb.)
  • Pintzela
  • Pobidona (Iodoa)

IMG20200414123315 1

 

Egiteko pausuak:

  • Lehenengo mezua idazteko tinta egingo dugu. Ontzian ur epela eta irina bota. Proportzioan irina gehiago jaurti. Ura hotza badago egin daiteke, baina irina ur epelean hobe disolbatuko da. 
1. IMG20200414123525 IMG 20200429 WA0013 4 IMG 20200429 WA0009 5
  • Jarraian, folio paper zatian, pintzelaren laguntzarekin, nahi dezuen mezua idatzi . (Pintzelik ez badezue puntadun beste edozerekin egin liteke.)

1.    IMG20200414123525   

  • Orain paperean mezua lehortzen utzi behar da.
  • Lehortu ondoren, gainazal zabaleko objektuan (nere kasuan gaileta kutxa baten tapa) ur hotza bota eta pobidona tanta batzuk gehitu itzazue. Taparen zabaleraren arabera tanta gehiago edo gutxiago bota beharko dituzue. Hobeto motz geratzea, gero tanta gehiago gehitzen joan zaitezkete eta, baina gehiegi bota ezkero gure mezua desagertuko da.

                                                                 IMG 20200429 WA0015 8    IMG 20200429 WA0011 7

  • Gure orria uretan murgilduko dugu. Hasieran, badirudi ez dela ezer gertatu, baina ontzia pixka bat astiduaz eta ondorioz orria gehiago bustitzen doala, mezua agerian geratuko da.

              IMG 20200429 WA0008 9 IMG 20200429 WA0016 11 IMG 20200429 WA0010 10

 

Orain nahi dituzuen mezu izkutu guztiak idatzi eta ingurukoak arritu itzazue. ONDO PASA!!

Baina zer gertatu da? Folioak kolore urdina hartu du eta mezuak ez. Folio-orriak zelulosaz eginda daude, eta, iodoa ukitzean, zelulosak erreakzioa jasaten du eta kolore urdinez tindatzen da. Mezua, ordea, txuri geratu da.