Uraren dentsitatea

24 Apirilak 2020, 10:40 am
Read 180 times

URAREN DENTSITATEA



Zer da dentsitatea?

D: m/v  Dentsitatea berdin masa zati bolumena

Ziur asko, formula hau ez duzuela ulertuko. Egia esan, dentsitatea eguneroko bizitzako adibide errazekin oso modu intuitiboan uler daitekeen propietate bat da:
Bainu bat hartzerakoan eta jostailuak bainuontzian sartzen ditugunean, zer gertatzen da jostailu horiekin? Batzuk flotatzen dute eta beste batzuk hondoratu. Igerilekura edo hondartzara goazenean, baloi bat uretara botatzen badugu, zer gertatzen zaio baloiari? Uretan flotatzen du, ezta? Baina, harria bada uretan botatzen duguna? Kasu horretan, harria hondoratu egingo da.
Objektu batek uretan hondoratzeak edo flotatzeak, objektu horiek urarekiko duten dentsitatearen ondorio da. Urak baino dentsitate handiagoko objektu bat hondoratuko da. Aldiz, urak baino dentsitate txikiagoa duen objektu batek flotatu egingo du.
Urarekin eta dentsitatearekin esperimentatzea oso erraza denez, aste honetan proposatzen dizuegun esperimentuan, ingurune batean murgildutako dentsitate desberdineko objektuek nola jokatzen duten ulertzen saiatuko gara.

Materialak:

  1. Ontzia
  2. Dilistak
  3. Plastikozko objektua(k)
  4. Metalezko objektua(k)

IMG20200414123315 1

 

Egiteko pausuak:

  • Lehenengo, bota dilistak ontzira. Ondoren, plastikozko objektuak dilistetan ondoratuko ditugu pixka bat (sakon sartzen baditugu, ateratzea kostatuko zaie) eta objektu metalikoak dilisten gainean utziko ditugu.



1. IMG20200414123525 IMG20200420120327 IMG20200420120342 IMG20200420120355
  • Ontzia albotik kolpatzen hasiko gara. Horrela ikusiko dugu metalezko objektuak hondoratuz doazela,eta plastikozkoak goikaldera aterako direla.

IMG20200414124553  IMG20200420120429  IMG20200420120506

Lehen aipatutako adibideetan bezala, objektu metalikoak inguruko medioa baino dentsoagoak dira. Ontziari ematen dizkiogun kolpeen ondorioz, inguruko dilistak mugitzen dira eta objektuak hondoratzen dira. Plastikozko objektuak, aldiz, ez dira hain dentsoak, eta dilisten mugimenduak, kasu honetan, goikaldera bultzatzen ditu.

 Objekturen bat uretan sartzen dugunean ur molekulek horrela jokatzen dute. Ur molekulak, lentejak bezala, mugitu egiten dira objektuak pasatzen uzteko (bai gorantz edo beherantz).


Orain esperimentatzen jarraitzea tokatzen zaizue. Objektu ezberdinak probatu eta emaitzak froga ditzakezue.