Ura botilan jaso

20 Apirilak 2020, 9:43 am
Read 277 times

URA BOTILAN JASO

Torricellik esan bezela, “airezko itsaso baten hondoan bizi gara”. Gure Lurra atmosfera deitzen diogun aire-geruza batez inguratuta dago, eta gu geruza horren alderik sakonenean bizi gara.Gaur, esperimentu bat egingo dugu, aireak inguratzen gaituen guztia betetzen duela egiaztatzeko.

Beharrezko materiala

  1. Botila garden bat
  2. Inbutu bat
  3. Plastilina
  4. Lastotxo bat

IMG20200414123315 1

 

Egiteko pausuak:

  • Lehenik, inbutua botilan jarri, eta ura bota. Lehenik, inbutua botilan jarri, eta ura bota. Zer gertatu da? Botila urez bete da, espero genuen bezala.



1.     IMG20200414123525  
  • Botila hustu, inbutua berriz jarri, baina oraingoan, plastilinaz itxiko dugu inbutu eta botila arteko tartea. Ziurtatu ez dela zulorik estali gabe geratzen; erabat hermetiko egon behar da.

IMG20200414124553

  •  Orain, botila bete. Ahalik et azkarren betetzen saiatu, ur guztia bat-batean edo ahalik eta azkarren botaz.

IMG20200414124608

Zer gertatu da kasu honetan? urari gehiago kostatu zaio sartzea, edo agian sartzeari utzi dio. Bitxia, ezta? Eta, zergatik uste duzue hori gertatzen dela?

IMG20200414124614

Ura bota aurretik, botila beteta zegoen. Kasu honetan: airez. Beraz, ura sartzeko, aireak atera behar du. Botila bete dugun lehen aldian, aireak ihes egin du inbutuaren eta botilaren arteko irekiduratik. Bigarren aldian, aldiz, plastilinaz ongi itxita zegoenez, aireak ihes egiteko zuen bide bakarra urak sartzeko zuen bera zen. Kasu honetan ura eta airea txandatu egin behar ziren sartu eta irteteko, ura ezin zen sartu airea kanpora atera arte; horregatik ikusi dugu nola ateratzen ziren burbuilak goiko aldetik.

Botila azkar hustutzeko, trikimailu txiki bat dago. Botila plastilinaz itxita dagoela biratzen badugu, ura nekez aterako da, ura ateratzeko airea sartu behar bait da eta leku beretik egin behar dutenez, asko kostatzen zaie.

IMG20200414125046

 Aireari zuzenean sartzeko bide bat emateko, lastotxo bat sar dezakegu. Zer moduz orain? esperimentu hau dibertigarria izatea espero dut.

IMG20200414125107