Kapilaritatea

8 Apirilak 2020, 11:52 am
Read 198 times

KAPILARITATEA

Gaurkoan likido edo fluidoekin gertatzen den fenómeno baten inguruan hitzegingo dizuet: KapilaritateaKapilaritatea likido batek solido batean zehar mugitzeko daukan gaitasuna bezala defini genezake. Ondorengo esperimentuarekin oso ondo ikusten da.

Beharrezko materiala:

  1. - Edalontzi altuak
  2. - Iturriko ura
  3. - Tinteak: Aukera asko daude: Elikagaiei kolorea emateko erabiltzen diren tinteak, etxean ditugun tenperak… Nik kasu honetan errotulagailu zaharren barneko tintea erabili dut.
  4. - Sukaldeko papera

Esperimentua egiteko pausuak:

  1. Edalontzietan ura bota. Laurden bat edo heren bat bete art.
  2. Tintea edo kolorea gehitu. Hemen lau daude, baino nahi dituzuen guztiak erabil ditzazkezue.
  3. Ondoren sukaldeko papera kiribildu eta arku edo zubi forma eman.
  4. Jarraian kiribildutako elementua edalontzietan sartu, ondorengo azgazkian bezala

1. Koloreak edalontzietan

 

2. Forma eman

 

4 Kolore festa

Zer gertatu da? 

Azkenik joan behatzen zer gertatzen den. Tintearen arabera gorago edo beherago geratuko da kolorea eta erabili degun elementuaren arabera azkarrago edo motelago igoko da ura. Emaitza oso polita da, kolorez betetako esperimentu honetan.

4 Kolore festa

Badakizue zientzian esperimentazioa funtxezkoa dela eta hemen esperimentatzera gonbidatzen zaituztegu. Guk sukaldeko paperarekin egin degu, baina animatu zaitezte material ezberdinekin egiten froga: soka, artilea, tela zatiak… okurritzen zaizuenarekinBadakizue zientzian esperimentazioa funtxezkoa dela eta hemen esperimentatzera gonbidatzen zaituztegu. Guk sukaldeko paperarekin egin degu, baina animatu zaitezte material ezberdinekin egiten froga: soka, artilea, tela zatiak… okurritzen zaizuenarekin


Kapilaritateari buruz xehetasun gehiago:

Kapilaritatea likido batek egin dezakeen akzio edo mugimendu bat da; normalki hodi finetan ikusi daitekena. Hodi fin batean likidoek gora egin dezakete kapilaritatearen bidez. Zergaitik? Likidoak hodiko paretei aderitzeko gaitasun haundia dutelako (kimikoki). Normalean, likido batean kohesio indarrak daude, likidoa osatzen dituzten molekulak elkar mantentzen dituztenak (gainazal tentsioa, adb, honen ondorio bat da). Kapilaritatearen kasuan, likidoko molekulek, hodiaren paretean dauden molekulekin interakzioa indartsuagoa dute (adhesioa) euren artean (kohesioa) baino. Horrek eragiten du kapilaritatea.