Esperimentu zientifiko eta teknologikoen lehiaketa

6 Apirilak 2020, 9:49 am
Read 1601 times



Eurekak proiektu zientifiko eta teknologikoen lehiaketa bat antolatu du: “Erakuts iezazkiguzu zure alderdirik zientifiko eta teknologikoena”, egun hauetan zuen etxeetan konfinatuta zaudeten familia guztiei zuzenduta.

 


Argazki- eta bideo- INSTAGRAM LEHIAKETA honetan 4 urtetik gorako pertsonentzek parte hartu dezakete., Eureka! Zientzia Museoak maiatzaren 15era arte jasoko ditu originalak.

Zientzia alde guztietan dago, behaketaren, esperimentazioaren eta arrazoiketaren bidez lortutako ezagutzen multzoa da. Lehiaketa honetan, zientziak gure bizitzan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, baita gure ongizatea areagotzeko nola erabil dezakegun ere. Lehiaketa honen bidez, haurrek eta helduek beren beldurrak, ametsak, itxaropenak edo zientziaren eta teknologiaren inguruko edozein gogoeta azalduko dituzte.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten guztiek har dezakete parte (4 urtetik gora), adinaren arabera, kategoria ezberdinak daude: haur, gazte eta 16 urtetik gorakoak.

  • Haurrak: 4-10 urte “Egin biriken maketa”
  • Gazteak: 11-16 urte “Diseinatu esku robotiko bat”
  • Helduak: 16 urtetik gora “Sortu polea bat berezko biraderarekin”.

Gainera, sari berezi bat egongo da kategoria bakoitzeko irabazlearentzat, eta bere izena Eureka!-ren webgunean eta beste zenbait sareetan argitaratuko da.

Parte hartzeko sistema Instagram bidez bakarrik egingo da, beraz, #ZientziaEtxean #CienciaEnCasa #EtxeanGeratukoNaiz hashtag edo traolarekin igo beharko duzu argazkia zeure kontura. Erantsi titulu edo azalpen labur bat, eta ez ahaztu Eurekaren kontua (@eurekazientziamuseoakutxa) jarraitu, aipatu eta etiketatzea

Edukia: Parte-hartzaileek, argazki edo/eta bideo bidez, lehiaketaren oinarrietan eskatzen diren esperimentu zientifikoak eta/edo teknologikoak erakutsi eta azaldu beharko dituzte.

Saria: Parte-hartzaileek, museoaren urteko  lagunaren txartela eta  ordubeteko bisita berezia irabaz ditzakete.

Nori zuzendua: Lehiaketaren oinarrietan eskatzen diren jarduera zientifiko edo/eta teknologikoak, argazki et/edo bideo bidez, bidali nahi dizkiguten 4 urtetik goragoko pertsonei zuzendutako lehiaketa bat da.

Edukiaren bidalketaren azkenengo data: Lehiaketaren baldintzak betetzen dituzten interesatuek 2020ko maiatzaren 15a arte bidal ditzakete beren proiektuak.

Antolatzailea: Eureka! Zientzia Museoa


ESPERIMENTU ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOEN LEHIAKETA:

“Erakutsi zure alderdirik zientifiko era teknologikoena”


Egin biriken maketa

Haurren kategoria: 4-10 urteko haurrak

Zer dira birikak? arnas aparatuko egitura anatomikoak dira, eta kaxa torazikoan kokatzen dira. Gainera, organo horietan jasotzen du odolak arnastutako airetik datorren oxigenoa, eta karbono dioxidotik askatzen da. Karbono dioxidoa arnastutako airera pasatzen da. Animatuko al zinateke biriken maketa bat egitera?

Esperimentua egiteko materialak:

  • Plastikozko botila
  • Pajitak/boligrafo-karkasa
  • Globoak
  • Kola beroa edo pegamentua



Esku robotiko bat diseinatu

Gazteen kategoria: 12 eta 16 urte bitarteko haurra

Beso mekaniko baten funtzio nagusiak giza beso batenaren antzekoak dira. Haien zatiak elkartu eta konektatu egiten dira, garraiatzen dituzten objektuen abiadura eta desplazamendu handiagoa ahalbidetzen duten errotazio- eta translazio-mugimenduak egiteko. Esku robotiko bat egitera animatu al zinateke?

Esperimentua egiteko materialak:

  • Kartoi bat
  • Arkatz bat
  • Erregela bat
  • Borratzeko goma bat
  • Kuterra edo guraizeak
  • Kola beroa edo pegamentua
  • Haria
  • Pajitak edo paper-erruloa



Sortu polea bat berezko biraderarekin

16 urtetik aurrerako kategoria

Polea bat gauza astunak mugitzeko edo altxatzeko mekanismo bat da, honek gurpil bat du eta bere ertzean kanal edo eztarri bat dauka soka edo kate bat bertatik pasatzeko. Polea bat egitera animatuko al zinateke?

Esperimentua egiteko materialak:

  • Kartoia
  • Txotxak/ izozki makilak
  • Biradera egiteko pajitak/ txotxak
  • Polea zeharkatzeko, makiltxo luzea/arkatza
  • Hari lodia edo fina
  • Kuterra edo guraizeak
  • Erregela
  • Arkatza
  • Konpasa
  • Kola beroa edo pegamentua
  1. Eureka! Zientzia Museoak esperimentu zientifiko eta teknologikoen lehiaketa bat abian jarri du, eta bertan parte-hartzaileei eskatutako esperimentuen argazkiak eta/edo bideoak, hau da, etxean egindakoak eta adinaren arabera sailkatuta, bidaltzeko eta azaltzeko eskatuko zaie.

    • Haurren kategoria, 4 eta 10 urte bitarteko haurrak. “Egin biriken maketa”
    • Gazteen kategoria, 11 eta 16 urte bitarteko haurrak. “Diseinatu esku robotiko bat”
    • 16 urtetik gorako kategoria. “Sortu polea bat berezko biraderarekin”.

    Horretarako Zure argazkia edo bideoa parte hartzen duzun kategoria adieraziz argitaratu behar duzu, erabili #Zientzia Etxean, #CienciaEncasa eta #EtxeanGeratukoNaiz,eta ez ahaztu @eurekazientziamuseoakutxa etiketatzea. Gehitu izenburua edo azalpen labur bat ere. Originaltasuna plus gehigarria izango da

  2. Lehiaketa honetako parte-hartzaileek 4 urtetik goitikoak izan beharko dute.

  3. Parte-hartzaile bakoitzak argazkiak bai koloretan bai zuri-beltzean ere lehiaketara bidal ditzake. Parte hartu nahi duten 14 urtetik beherakoek aitari/amari edo legezko tutoreari baimena eskatu beharko diote. Instagramen kontuak publikoa izan behar du, bestela haren kontaktuek bakarrik ikusi ahal izango baitituzte bere argitalpenak.

  4. Parte hartzeko sistema Instagram bidez bakarrik egingo da, beraz, #ZientziaEtxean #CienciaEnCasa #EtxeanGeratukoNaiz hashtag edo traolarekin igo beharko duzu argazkia zeure kontura. Erantsi titulu edo azalpen labur bat, eta ez ahaztu Eurekaren kontua (@eurekazientziamuseoakutxa) jarraitu, aipatu eta etiketatzea.

  5. Argitalpen guztiak antolakuntzak berrikusi eta baliozkotuko ditu; gainera, honek eskubidea izango du ez onartzeko, bere iritziz, lehiaketak eskaturiko teknika, arte edo/eta legezko baldintzak betetzen ez dituzten piezak.

  6. Epaimahaiaren erabakia eta saria
    Parte hartzeko denboraldia 2020ko apirilaren 6tik maiatzaren 15era artekoa da. Maiatzaren 19an Eurekako langileak osaturiko epaimahaiak hiru irabazleak hautatuko dituzte, eta sariak “Eureka!ko urteko familia txartela eta 2 pertsonei zuzendutako ordu bateko Eureka!ra bisita gidatu berezi bat izango dira.

  7. Lehiaketara aurkezturiko argitalpenei buruzko eskubideak
    Parte-hartzaileak adierazten eta bermatzen du bera dela argazkien eta bideoen egile bakarra eta lehiaketara aurkezten dituen argazkiei eta bideoi buruzko egile-eskubide guztien jabea dela.Halaber, parte-hartzailearen ardura edo erantzukizuna izango da argazki bakoitzean agertzen diren pertsonen baimena lortzea, deituriko jarduera eraginkorrerako, salbu argazki edo/eta bideo hori leku publiko batean egina bada eta legez ezarritako eran, irudi-eskubideengatiko erreklamazio oro bere gain hartuz.Parte-hartzailea izango da legezko erantzule bakarra aurrez egindako irudiak erabiltzean egile-eskubideei buruzko legea ez betetzeagatik sortzen den edozein gatazkaren aurrean.

  8. Sustapena eta zabalkundea
    Lehiaketaren sustapen eta zabalkunderako erakundeari beharrezkoak iruditzen zaizkion ekintzak egin ahal izateko, parte hartzen duten guztiek Kutxa Taldea (Kutxa Fundazioa, Kutxagestión Zerbitzuak, S.L.U. eta Kutxa Banku Fundazioari utziko dizkiote, era esklusiboan eta doan, lehiaketara aurkezturiko irudien eta testuen erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak.Eskubide horien lagapena lehiaketaren eta gero egin litekeen erakusketaren eremura bakarrik mugatuko da.Erakunde deitzaileak aukera izango du bai lanak teknikoki eraldatzeko hori beharrezkoa den neurrian Interneteko edo Interneti atxikigarria den beste edozein teknologiatako formatu, irudi edo itxurara egokitzeko, eta bai komenigarri iruditzen zaizkion euskarri fisikoetan erreproduzitzeko ere.
    Saritutako argitalpenak, atxikitako testuekin batera, Kutxa Taldea (Kutxa Fundazioa, Kutxagestión Zerbitzuak, S.L.U. eta Kutxa Banku Fundazioaren jabetza izango dira erabilera esklusiborako, eta erakundearen ikus-entzunezko funtsen parte bihurtuko dira, argitalpen hauen egileek erakundeari lagako dizkiotelarik saritutako lanen erakusketa- eta erreprodukzio-eskubide guztiak.Argitalpen irabazleen egileek Kutxa Fundazioa, Kutxagestión Zerbitzuak, S.L.U. eta Kutxa Banku Fundazioaren berariazko baimena beharko dute argitalpenez zeinahi erabilera egiteko, edo horiek beste edozein lehiaketatara aurkezteko.

  9. Datu pertsonalak babestea
    Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Araudian (EB)-2016 apirilaren 27koan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta persona fisikoak babesteari buruzkoak- xedatutakoaren araber, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalek tratamendu guztiz isipeko edo konfidentziala izango dutela Kutxa Fundazioaren, Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ren eta Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioaren erantzukizunpean, lehiaketan parte hartzeko helburuaz.
    Bidalitako datuak eta dokumentazioa gorde egingo dira nahitaezkoa den epean, baina suntsitu egingo dira horiek gordetzea beharrezkoa ez denean edo zuk zeuk berariaz eskatzen duzunean, erabateko konfidentzialtasuna bermatzen zaizularik bai datuen tratamenduan eta bai ondorengo suntsiketan.
    Aurreko gorabehera, zure datu pertsonalak prozesatu edo/eta jakinarazteko adostasuna ezeztagarria izango da beti, atzera eraginik gabe.Jakinarazten zaizu, edozein unetan, aukera duzula zeure eskubideak egikaritzeko tratamenduaren arduradunetako baten aurrean (Kutxa Fundazioa, helbidea: Mikeletegi pasealekua, 79 - Donostia), edo idazki bat bidaliz goiko helbide horretara ohiko postaz edo posta elektronikoz ( Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), betiere zeure nortasun-agiriaren kopia ere bidalita.

  10. Oinarriak onartzea
    Parte-hartzaileek, lehiaketan parte-hartze hutsagatik, honen oinarri guztiak eta bakoitza onartzen dituzte.

More in this category: « Uraren dentsitatea