Etxeko-izar-proiektorea

1 Apirilak 2020, 1:00 pm
Read 770 times

ETXEKO IZAR-PROIEKTOREA 

Gaurkoan konstelazio proiektore bat egingo dugu. Konstelazioak gau oskarbietan ikus daitezke zeruan. Asko daude: 88 bat dira. Baina zer dira zehazki konstelazioak? Konstelazio bat izar-multzo batek osatzen duen irudia da. Zerura begira ez da errexa  konstelazioak aurkitzea. Aldez aurretik ezagutu behar dira eta nora begiratu jakin ere. Gure proiektorearekin etxeko zapaian edo paretean ikusi ahal izango ditugu. Prest zaudete? 

Beharrezko materiala:

  1. Komuneko paper hodiak: Egin nahi ditugun konstelazio kantitate haina. Konstelazio bat=>hodi bat. Bi konstelazio=>bi hodi…
  2. Papera: edozein paper. Folioak, koadernoko papera…
  3. Txotxa
  4. Zeloa
  5. Guraizak

Apaintzeko elementuak: Errotulagailu edo/eta margoak, aldizkari/egunkari/oparirako papera..
Hau da nik erabilitako materiala.



1.


Egiteko pausuak:

  1. Konstelazioa markatuko dugu. Paper gainean hodiaren borobila marraztea gomendatzen dizuet, horrela badakigu zein tamainakoa izan behar den. Behin marraztuta.
  2. Txotxarekin izarrak zulatu, azpian tela edo kartulina bat jarriz.
  3.  Hodia margotu

 

2.5. Gure proiektorea bukatzeko azken pausoa: konstelazioa zeloarekin itsatsi eta…      PREST DEGU!!!

                                                             8.4. 
 

  Egingo degu froga?? Argirik gabeko lekuren batean sartu eta linterna batekin hodia barrutik argiztatu eta…

 

                                                            6.5.

Ikusten dezuen bezala nahi dituzuen irudiak egin ditzazkezue. Oso emaitza polita da. Bukaeran zodiakoko konstelazioen irudiak dauzkazue, jaio zineten eguneko konstelazioa proiektatu nahiko bazenute. Ikusten dezuen bezala nahi dituzuen irudiak egin ditzazkezue. 

GOZATU ZUEN PROIEKTOREAREKIN!!!

Konstelazio eta espazioaren inguruko informazio gehiago:

Konstelazio bat Lurretik batzuk besteengandik hurbil ikusten diren izarren multzoa da. Guk zerura begiratzen dugunean, badirudi izarrak gertu daudela bata bestearekiko, baina hau ez da horrela. Izarrak distantzia haundiak dituzte haien artean. Ideia bat egin ezazuen, eguzkitik gertuen dagoen izarra, Alpha Centauri, 4 bat argi urtetara dago. Baina zer da argi urte bat? Argi urtea distantzia neurri bat da. Espazioan distantziak hain haundiak dira non kilometroaren eskala txikia geratzen den. Lurretik kanpora, eguzki sisteman, unitate astronomiko neurria erabiltzen da. Hau, lurretik eguzkira dagoen distantzia da; 150.000.000 kilometro, baina neurri hau ere txikia geratzen da eguzki sistematik kanpo, beraz argi urteak erabiltzen dira. Argi urte bat, argiak urtebeten egiten duen distantzia da. Kontutan izan argiaren abiadura 300.000 km/s dela. Hau da; segundu batean 300.000 kilometro egiten ditu. Pentsa urtebeten. Argiak, Alpha Centaurira iristen 4 urte baino zerbait gehiago behar du; 41,3 bilioi kilometro. Datu honekin Unibertsoko distantziekin pentsatu ezazue. Ikaragarria da!

 

LeoVirgo