Grabitateari aurre egin

31 Martxoak 2020, 7:54 am
Read 550 times

Esperimentu honekin, lurra osatzen duen airearen propietate bat ezagutuko dugu: Presio atmosferikoa. Labur esanda, presio atmosferikoa atmosferak edo inguruko aireak eragiten duen indarra da.

Esperimentu erraz honekin modu bitxian ikusiko duzue.

Behar den materiala:

  • Baso txiki bat (txupitozkoa, baldin badugu)
  • Iturriko ura
  • Kartulina zati bat (edalontzia estali eta pixka bat kanpora ateratzeko)



1) Lehenengo edalontzia urez bete



2) Gero kartulina edalontzian gainean jarri



3) Azkenik, kartoi meheari hatzekin helduta, biratu ontzia buruz behera jarrita eta...



Zergatik gertatzen da hau? Nork edo zerk bultzatzen du kartulina?

Sumatzen ez badugu ere, presio atmosferikoa nahiko handia da. Airearen eta uraren arteko borrokaren ondorioa da esperimentu hau. Aireak indar (edo presio) handia eragiten du norabide guztietan. Kasu honetan, ura beherantz bultzatzen ari da, grabitatearen indarrak erakarrita, baina, aldi berean, ontziaren azpian dagoen aireak gorantz bultzatzen du, kartulina eutsiz. Beraz, kasu honetan ikusten dugu aireak nahikoa indar duela (eta askoz gehiago) urari “irabazteko” edo eusteko.

More in this category: Kapilaritatea »