* Hamazazpi euskal erakundek elkarrekin antolatuko dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 6. edizioa, gaur lankidetza-hitzarmen berria sinatuta. * Ekimen honen helburu nagusia indarrak batzea da, zientzia nesken kontua ere badela argi uzteko. Xehetasunak Noiz sortua: 15 Urria 2021 Hamazazpi euskal erakundek…

Pertseida izar uxoak badatoz!

29 Uztailak 2021, 11:22 am
Etiketak:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra bitartean (maximoa, abuztuaren 11n eta 12an) Berriro ere, urteko izar uxo ezagunenak, Pertseidak, udako zeruan agertuko dira. Aurten Pertseiden ikuskizuna interesgarria izango da, ilargia gaueko 12:00ak aldera ezkutatuko baita hilaren 12an; beraz, ordu horretatik aurrera, meteororik…
Eklipse-anularra Artikon ikusiko da Datorren ostegunean, ekainak 10ean, eguzki-eklipse bat izango da. Eklipsea anularra izango da Artikotik eta Ipar Europako herrialdeetatik partziala izango da. Horrek Ilargiak Eguzkiaren zati bat besterik ez duela estaliko esan nahi du. Euskaditik ere partzial moduan…

Merkurio ikusgai maiatzean

14 Maiatzak 2021, 10:14 am
Egun hauetan zehar Merkurio planeta iheskorra begi bistaz ikusteko aukera dugu. Merkurio, Eguzki Sistemako planetarik txikiena da. Eguzkitik hurbilen dagoena da ere eta horregatik oso zaila da ikusteko, beti egunsentiaren edo ilunabarraren argitasunean murgilduta dagoelako . Egun hauek, hala ere, onak…
Iada ikusgai duzue Hi Score Science jokoa Eureka! Zientzia Museoko erakusketa iraunkorrean, Aragoiko INMA eta ISQCH ikerketa-zentroek  garaturiko dibulgazio proiektu berria. Orotariko galdera zientifikoeten oinarrituriko lehiaketa joko honek, erabiltzaileen jakin-mina sustatzea izango du helburu,  erantzun bakoitzak atzean duen errealitate zientifikoari…
Gure azala organo sentsitiboa da. Haren bidez, azkura, mina, hotza, beroa... sentitzen ditugu. Gure gorputzeko lehen geruza da, eta, horregatik, funtzio garrantzitsua du kanpoko mehatxuen aurrean. Azter dezagun, zehazki, nola erreakzionatzen duen gure azalak tenperatura-aldaketen aurrean.   Gure gorputzak tenperatura…

AIREAK PISATZEN DU

22 Martxoak 2021, 3:24 pm
Aireak pisatzen du, eta asko gainera!  Inguratzen gaituen aireak egiten duen indarra da presio atmosferikoa eragiten duena, eta honela definitzen da presio atmosferikoa, hain zuzen ere: aireak lurrazalari eragiten dion indarra, azalera unitateko. Airearen presio atmosferikoa atmosfera batekoa da, itsas…
Gizaki batzuei janari pikantea gustatzen zaie, beste batzuei ez. Batzuetan, espezia pikanteak gehitzen dizkiegu egiten ditugun jakiei, baina beste batzuetan, berriz, fruitu pikante osoak jaten ditugu, piper minak esaterako. Beste edozein ugaztunek, ezjakintasunagatik edota akatsen batengatik, fruitu pikante bat jaten…

NOLA FUNTZIONATZEN DU HOZKAILU BATEK?

12 Otsailak 2021, 12:22 pm
Gaur egun arruntzat jotzen dugun tresna honek, hozkailuak, aspaldi aldatu zuen gure bizimodua, eragin handia izanez, besteak beste, hiri handien garapenean. Gizartearen aurrerapenen isladapen garbia da beraz hozkailua, eta bere garapenean zientziak garrantzia ikaragarria izan du. Gasen fisika, likido hoztaileen…
Nahiz eta gazta ez den guztion gustukoa, gehiengoa gara gazte maite dugunak. Kontsumo-datuei erreparatzea besterik ez dago; Espainian, herritar bakoitzak, batez beste, 8 kg gazta kontsumitzen ditu urtean, hala ere, kopuru hori Europako 17 kg-etatik nahiko urrun dago. Baina, zerk…
Abenduaren 21ean, Jupiterren eta Saturnoren arteko konjuntzio handia izango da. Horrek esan nahi du bi planetak, egun horretan, zeruan oso hurbil ikusiko direla eta zaila izango da bata bestetik bereizi. Esan dezakegu, begi hutsez, planeta bikoitza osatuko dutela. Azken hilabeteotan…

ITSASOAREN KOLOREA

19 Urriak 2020, 1:06 pm
Zer koloretakoa da itsasoa? Galdera horri jende gehienak “urdina” erantzungo lioke, baina zergatik, ura gardena eta koloregabea bada? Itsasoa urdina da? Ikus dezagun. Oro har, argiaren eta bere ingurunearen arteko interakzioak erabakitzen du gauzen kolorea. Adibidez, lore bat gorri kolorekoa…
Marteri lehiakide serioa atera zaio Lurretik kanpo bizia bilatzeko ahaleginetan. Artizarra. Europako (ESA) eta Amerikako (NASA) espazio-agentziek zuzendutako ikerketa baten ondoren, gure bizilagun hurbilena albiste bilakatu da, bere goi-atmosferan fosfano molekulak aurkitu baitira. Han bizia dagoela adieraz lezakeen biomarkatzailea. Duela…

Kometa bat ikusgai!

14 Uztailak 2020, 9:16 am
Egun hauetan zehar, zeruan kometa bat ikusteko aukera dugu. Ez da kometa ikusgarria, baina une aproposa da gure lehen kometa begi bistaz ikusi ahal izateko. C/2020 F3 (NEOWISE) kometa da. Martxoaren 27an, ezustekabean, NEOWISE espazio-teleskopioak (Near Earth Object Wide-field Infrared…
Askotan galdetu izan didate fruta helduak fruta berdeak edo heldugabeak baino gehiago gizentzen ote gaituen, eta askotan erantzun dut “EZ” (nahiz eta gai hauetan horren erantzun ziur edo sendoak ematea ez dudan gustuko…).Joan gaitezen urratsez urrats. Banana heldugabe batek edo…