Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna

27 Urtarrilak 2022, 10:51 am
Publicado en Blog


Otsailaren 11n mundu mailan ospatuko den Emakume eta Neskatilaren Nazioarteko Zientzia-eguna dela eta, Eureka! Zientzia Museoak, beste erakunde batzuekin batera (CFM, DIPC, nanoGUNE, Polymat, Biodonostia, Tecnum, Informatika Fakultatea EHU, Kimika Fakultatea EHU eta Elhuyar), "Emakumeak Zientzian" ekimenean parte hartuko du, emakumeek eta neskek zientzian erabateko partaidetza izan dezaten eta berdintasunean parte har dezaten.

Parte hartu dugun erakunde guztien artean, publiko guztientzako jarduerak biltzen dituen programa bat diseinatu dugu.

Eureka! Zientzia Museoan otsailaren 11tik martxoaren 13ra erakusketa bat izango da, Elhuyarren eskutik, zientzian iraultza egin duten hamabi emakumeren bizitza zientifikoak ikusarazteko asmoz.

Halaber, otsailaren 12an eta 13an, erakusketan aipatutako emakume zientzialari batzuekin lotutako tailer zientifiko familiarrak eta doakoak eskainiko ditugu.

Ondorengo estekan aurki dezakezue informazio sakonagoa eta izen-emate esteka.