Iritsi da urtero udaran PERTSEIDA IZAR IHESKORREKIN dugun hitzordua.

Uztailaren 17tik abuztuaren 24ra Swift Tuttle kometak utzitako hauts-arrastoak gaueko zerua zeharkatzen ari dira, urtero bezalaxe. Abuztuaren 11tik 13ra izango dugu aurten ere izar iheskor hauen maximoa, eta aurten ilargia lagun izango dugu, ilbehera fasean egonik argi gutxi igorriko duelako eta izar iheskorrak zeruan argiago ikustea ahalbidetuko duelako.

Pertseiden inguruan arituko gara hizketan Planetarioan, zuzenean komentatutako saioetan.

  • Egunak: abuztuaren 10, 11 eta 12an
  • Ordua: 11:45etan euskaraz, 13:00etan gazteleraz.

Sarrerak: Planetarioko sarrerak ohiko erosketa kanaletan erosi ahal izango dira (museoko harreran eta online). 

 

Kometa bat ikusgai!

14 Uztailak 2020, 9:16 am
Published in Idatzita

Egun hauetan zehar, zeruan kometa bat ikusteko aukera dugu. Ez da kometa ikusgarria, baina une aproposa da gure lehen kometa begi bistaz ikusi ahal izateko. C/2020 F3 (NEOWISE) kometa da.

Martxoaren 27an, ezustekabean, NEOWISE espazio-teleskopioak (Near Earth Object Wide-field Infrared Survey Explorer). aurkitu zuen kometa.

NEOWISEk Eguzkira uztailaren 3an izen zuen bere hurbilketarik handiena, Eguzkitik 43 milioi km-koa. Distantzia hau Merkurioren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia baino zertxobait txikiagoa da. Uztailaren 23an, Lurrera gehien hurbilduko da (103 milioi km).

NEOWISE kometak 1996an (Hyakutake) eta 1997an (Hale-Bopp) zeruan ikusi ziren kometa handiak gogorarazten dizkigu, baina, zoritxarrez, ez du haien distira-maila lortuko. Hala ere, merezi du gauren bat eskaintzea.

Argazki hauek, Iñaki Lizasok astroargazkilariak orain dela egun gutxi egin ditu, kometa egunsentian ikusten zenean. Bere lana jarraitu nahi izanez gero,  www.astrosurf.com helbidean egin dezakezue.

C2020F3 Cometa Iaki Lizaso 3p

 C2020F3 Cometa Iaki Lizaso 2p

Argazkiak: @Iñaki Lizaso

Noiz eta non ikusi
Kometa uztailaren hasieran hasi zen ikusten egunsentiko zeruan. Goiz jeiki behar zen hura ikusteko (goizeko 4:30ean), eta Eguzkitik hurbil zegoenez, zaila zen behatzea.

Uztailaren erdialdetik aurrera
Pixkanaka distira galtzen hasi arren, uztailaren 15etik aurrera kometa iluntzeko zeruan ikusi ahal izango da, eta horizontearen gainetik altuera hartuko du berehala. Horregatik, errazagoa izango da zeru ilunetan ikustea, gaueko 11ak aldera. Modurik hoberena izango da leku ilun bat bilatzea, hirietako argietatik urrun eta zerumuga bistan duela.

Kometa ipar-mendebaldean aurkituko dugu, Hartz Nagusiaren konstelazioaren behealdean kokatuko da eta uztaileko bigarren hamabostaldian zehar ikusi ahal izango dugu.

Hurrengo irudian, NEOWISE kometa zeruan non kokatuko den eta zer ordutan behatuko den azaltzen da, uztaileko hurrengo egunetan.

Ez ahaztu, bilatu zeru ilunak eta eraman prismatikoak!

 

Ikasteko eta entretenitzeko software astronomikoa

15 Maiatzak 2020, 8:19 am
Published in Irratia

Hemen proposatzen dizkizuegu astronomia ikasteko eta horretaz gozatzeko interneten aurki ditzakegun doako programa eta aplikazio batzuk.

Stellarium

Denbora errealeko zeruaren simulagailu interesgarri bat da, planetario birtuala motatakoa. Zure herritik edozein egun eta ordutan ikusten diren astroak ezagutzeko aukera emango dizu, zure behaketak planifikatzeko. Adibidez, begi hutsez ikusten diren konstelazio eta izar distiratsuenak ezagutu ahal izango dituzu, edo zeruan “ezkutatzen” diren beste objektu batzuk aurkitu, hala nola, nebulosak, kumuluak edo galaxiak. Horietako bakoitzari buruzko informazioa irakur dezakezu.

Simulagailu honek on line bertsio bat du oinarrizko funtzioekin, baina deskarga dezakezun aplikazioak aukera askoz gehiago ditu.

Stellarium 

http://stellarium.org/es/ (deskarga) 

https://stellarium-web.org (onlineko bertsioa)

Hubble Space Telescope-ren irudiak

Europako Espazio Agentziak gure esku jarri ditu Hubble espazio-teleskopioak 30 urte hauetan zehar lortutako irudi ikusgarrienak. Gozatzeko soilik, baina baita Unibertsoari buruz ikasteko ere, irudi hauetako asko erresoluzio handian deskarga daitezke.

HubbleImagenes2 

https://www.spacetelescope.org/images

NASA’s eyes

NASAk aplikazio bitxi hau eskaintzen digu eta bere bitartez begiak Eguzki Sisteman jarri ditzaketu Eguzki Sistemako planetak eta sateliteak arakatzeko, edo begiak Lurrean jarri ditzakegu Lurra orbitatzen duten satelite artifizialak ikusteko edo atmosferako gasen kontzentrazio maila ezagutzeko,… Horrez gain, zure begiak exoplanetetan jarri ditzakezu eta galaxian zehar bidaiatu ahal izango duzu, exoplanetak ete beraien ezaugarriak ezagutuz.

NASAeyes 1png  NASAeyes 2

https://eyes.nasa.gov

SpaceX Crew Dragon simulagailua

SpaceX enpresak garatutako aplikazio honekin SpaceX zunda bat atrakatu ahal izango duzu Nazioarteko Espazio Estazioan.

Web orri honek dioenez, “simulagailu honen bidez, NASAko astronautek “SpaceX Dragon 2” ibilgailua eskuz pilotatzeko erabiltzen dituzten kontrolak ezagutuko dituzu.
Jarraibide batzuk eskura daude ikasi ahal izateko.

SpaceXSimulator

https://iss-sim.spacex.com  

Astrokids Universe

Azken gomendio hau haurrentzako aplikazio bat da, doakoa Androiderako eta IOSerako. Horren bidez jolastu eta ezagutu ahal izango dituzte planetak, konstelazioak, ibilgailu espazialak eta askoz gehiago. Erderaz dago.

Astrokids