Hemen proposatzen dizkizuegu astronomia ikasteko eta horretaz gozatzeko interneten aurki ditzakegun doako programa eta aplikazio batzuk. Stellarium Denbora errealeko zeruaren simulagailu interesgarri bat da, planetario birtuala motatakoa. Zure herritik edozein egun eta ordutan ikusten diren astroak ezagutzeko aukera emango dizu, zure behaketak planifikatzeko. Adibidez, begi hutsez ikusten diren konstelazio eta izar distiratsuenak ezagutu ahal izango dituzu, edo zeruan “ezkutatzen” diren beste objektu batzuk aurkitu, hala nola, nebulosak, kumuluak edo galaxiak. Horietako bakoitzari buruzko informazioa irakur dezakezu. Simulagailu honek on line bertsio bat du oinarrizko funtzioekin, baina deskarga dezakezun aplikazioak aukera askoz gehiago ditu.   http://stellarium.org/es/ (deskarga)  https://stellarium-web.org (onlineko bertsioa) Hubble Space Telescope-ren…