Kometa bat ikusgai!

14 Uztailak 2020, 9:16 am Written by
Egun hauetan zehar, zeruan kometa bat ikusteko aukera dugu. Ez da kometa ikusgarria, baina une aproposa da gure lehen kometa begi bistaz ikusi ahal izateko. C/2020 F3 (NEOWISE) kometa da. Martxoaren 27an, ezustekabean, NEOWISE espazio-teleskopioak (Near Earth Object Wide-field Infrared Survey Explorer). aurkitu zuen kometa. NEOWISEk Eguzkira uztailaren 3an izen zuen bere hurbilketarik handiena, Eguzkitik 43 milioi km-koa. Distantzia hau Merkurioren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia baino zertxobait txikiagoa da. Uztailaren 23an, Lurrera gehien hurbilduko da (103 milioi km). NEOWISE kometak 1996an (Hyakutake) eta 1997an (Hale-Bopp) zeruan ikusi ziren kometa handiak gogorarazten dizkigu, baina, zoritxarrez, ez du haien distira-maila…
Askotan galdetu izan didate fruta helduak fruta berdeak edo heldugabeak baino gehiago gizentzen ote gaituen, eta askotan erantzun dut “EZ” (nahiz eta gai hauetan horren erantzun ziur edo sendoak ematea ez dudan gustuko…).Joan gaitezen urratsez urrats. Banana heldugabe batek edo banana heldu batek kaloria kopuru bera dute. Esan ohi dudan bezala, biak “itxita” daude, inork ez ditu irekitzen eta kaloria gehiago sartu edo kentzen. Heldu gabeko frutak almidoi moduan gordetzen du bere energia, eta almidoi hau azukre moduan askatzen da fruta heldu ahala, hidrolisiaren ondorioz. Prozesu horren ondorioz, almidoia azukre sinpleetan apurtzen da, hala nola sakarosa, fruktosa edo glukosa. Almidoiak…

Proxima Centauri: Eguzki Sistemako bizilagunak

15 Ekainak 2020, 6:49 am Written by
Duela egun gutxi, Proxima Centauri izarraren inguruan eguzki-sistema bat dagoela baieztatu da, Eguzkitik hurbilen dagoena, hain zuzen ere. Lehenago baldin bazekiten ere, orain dela egun gutxi konfirmatu dute, Proxima Centauri b planetak, Proxima Centauri izarraren inguruan orbitatzen duela. Orain dela egun gutxi ere, izarrak beste planeta bat duela baieztatu dute. Planeta honen izena Proxima Centauri c da. Nolakoa da Proxima Centauriko eguzki-sistema? Proxima Centauri Lurretik 4,2 argi-urtera dagoen izarra da. (Gogora dezagun argi-urte bat argiak urtebetean egiten duen distantzia dela, eta izarren arteko distantziak adierazteko erabiltzen den unitatea dela). Sistema hirukoitz batekoa da Proxima Centauri izarra. Alfa Centauri A eta…

Egunsentiaren eta ilunabarraren koloreak

2 Ekainak 2020, 7:34 am Written by
EGUNSENTIAREN ETA ILUNABARRAREN KOLOREAK Zenbat aldiz begiratzen diogu zeruari egunsentian edo ilunabarrean, hain bereziak diren une horietaz disfrutatzeko! Gozamen handiz behatzen ditugu zeruan horizontearen gainean agertzen diren koloreak. Ikus dezagun zer fenomeno ikusten ditugun eta zergatik gertatzen diren. Egunsentiak eta ilunabarrak hodeiekin batera oso politak izaten dira, baina ondoren komentatuko ditugun argi-fenomeno hauek ondo ikusi ahal izateko, hobe da zerua erabat garbi egotea. Hemendik aurrera batipat ilunabarrari buruz arituko gara, baina azaltzen dugun gauza bera egunsentiaren aurreko uneetan ere aplika daiteke. Krepuskulua Mundu osoko liburu, film edo telesailetan erabili izan den hitz iradokitzailea da krepuskulua. Baina zer esan nahi du…
Youtube ezagutzen dutenek eta maiz erabili dutenek, ikusi edo esperimentatu ahal izango zuten noizbait, nola, erabili ahala, web gunea gure gustuak sumatzen hasten den.  Bideo formatuan, benetan erakartzen gaituzten gaiak erakusteko gaitasuna eskuratzen du, bere plataforman ahalik eta denbora gehien egon gaitezen helburuarekin, noski. Honenbestez, ezagunen baten Youtubeko kontua ikusiko bagenu, honi Youtubek gomendatutako bideoak eta gureak guztiz desberdinak direla ikusiko genuke. Baina nola iritsi da Youtube gure burua horren ondo ezagutzera? Youtube ulertzeko modu zuzen bat, galderaz beteriko algoritmo bat imajinatzea da. Algoritmo bat zer den ez dakitenentzat, algoritmo bat, funtsean, problema bat ebazteko jarraibide edo arau zehatz batzuk…

Izpi berdearen bila

8 Maiatzak 2020, 1:02 pm Written by
Julio Vernek 1882an Izpi Berdea eleberria idatzi zuen. Eleberri horretan, protagonistak fenomeno horren bila dabiltza. Horrela deskribatzen du idazleak bere kolorea: “artista bakar batek ere ezingo luke lortu bere paletan; landarediaren tindagai askotarikoek, ez itsaso garbiko tonuek, inoiz ezingo lukete berde berdin-berdina sortu! Paradisuan berde bat badago, tonu hori izan behar da, hori baita, seguruenik, Itxaropenaren benetako berdea!" Deskribapen honekin, nork ez luke nahi ikusi? Zorionez, maiatzaren hasieratik irailaren hasiera arte, ilunabar ikusgarriak izango ditugu Donostian, Eguzkia itsasotik ezkutatzen baita. Merezi du, zalantzarik gabe, garai hau aprobetxatzea kostaldera hurbiltzeko eta une berezi horretan izpi berdea behatzen saiatzeko. Indoren azalduko dizugu…