Emakumeak Zientzianek STEAM Euskadi 1. saria irabazi du

9 Ekainak 2022, 9:51 am
Visto 33 veces


Donostia, 2022ko Ekainaren 8a. Emakumeak Zientzianek STEAM Euskadi 1. saria eta genero-ikuspegiaren aipamen bereziaren saria irabazi ditu, beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren atalean. STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen ditu eta sari banaketa ekitaldia gaur goizean izan da Bilbon. Proiektua deialdian aurkeztutako 137 hautagaitzen artean hautatua izan da.

Saria Emakumeak Zientzian ekimenak 2017ko lehen ediziotik egindako ibilbideari eta ekimenaren garapenean inplikatutako pertsona eta erakunde guztien lanari ematen zaio. Emakumeak Zientzian programak gizarte osoari zuzendutako jarduera-programa zabala proposatzen du otsailaren 11aren inguruan (Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna), STEM diziplinetan berdintasunezko sarbide eta garapen profesionala ahalbidetzeko bereziki garrantzitsuak diren kolektiboak azpimarratuz.

Emakumeak Zientzianen helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.