Merkurio ikusgai maiatzean

14 Maiatzak 2021, 10:14 am
Visto 63 veces

Egun hauetan zehar Merkurio planeta iheskorra begi bistaz ikusteko aukera dugu.

Merkurio, Eguzki Sistemako planetarik txikiena da. Eguzkitik hurbilen dagoena da ere eta horregatik oso zaila da ikusteko, beti egunsentiaren edo ilunabarraren argitasunean murgilduta dagoelako .

Egun hauek, hala ere, onak dira planeta ikusteko. Merkurio Eguzkitik pixkat aldentzen da eta horregatik aukera gehiago izango dugu Merkurio puntu argitsu bat bezala antzemateko zeruan.

Merkurio elongazio maximoan egongo da maiatzaren 17an.

 MerkuriorenElongazioa 

Planeta baten elongazioa, Lurretik ikusita Eguzkiak eta planetak sortzen duten angelua da (α) . Elongazio maximoan dagoenean, Merkurio Eguzkitik urrunen ikusiko dugu. Hori izango da maiatzaren 17an. Egun hori iritsi arte, Merkurio egunez egun altuago ikusiko dugu zeruan eta egun horretatik aurrera altuera galtzen hasiko da eta horizontera hurbilduko da.  Merkurio ekialdeko elongazioan dagoenean ilunabarrean ikusten da eta mendebaldeko elongazioan dagoenean, egunsentian.

Merkurio maiatzak 20 ekainak 5 copia Merkurio maiatzak 28 copia

Lehenengo irudian seinalatzen da Merkurioren ibilbidea maiatzaren 17tik ekainak 5era. Merkuriok altuera galtzen du pixkanaka eta Artizarrak gora egiten du,  maiatzaren 28an gertu egongo dira bata bestearengandik (konjuntzioa).