ZER DA GAZTAREN "ADIKZKO" HORREN ERANTZUNLE? KASOMORFINA

28 Abenduak 2020, 10:55 am
Published in Idatzita
Read 104 times

Nahiz eta gazta ez den guztion gustukoa, gehiengoa gara gazte maite dugunak. Kontsumo-datuei erreparatzea besterik ez dago; Espainian, herritar bakoitzak, batez beste, 8 kg gazta kontsumitzen ditu urtean, hala ere, kopuru hori Europako 17 kg-etatik nahiko urrun dago.

Baina, zerk egiten du gazta hain erakargarri? Kaseina da erantzuleetako bat, esnearen proteina ugariena, gaztan kontzentrazio handiagoan agertzen dena (gainerako osagaiak bezala). Digestio-prozesuan, kaseina hainbat substantziatan banatzen da, horien artean kasomorfina. Izenak berak iradokitzen digun bezala, morfinaren “antzekoa” da, eta, ondorioz, gazta mendekotasun-sortzaile bihurtzen du, adiktiboa alegia, baina lasai, ez gehiegi…     

Bovine casomorphin 7

Kasomorfina exorfina bat da, endorfina bat (edo péptido opioide endogenoa) bezala, baina elikagai bat jan eta gure gorputzean digeritu ostean sortzen dena, kasu honetan, kaseina proteinatik abiatuta ekoizten da. Honek esan nahi du, kasomorfinak opioideen antzeko ondorioak eragiten dituela gure gorputzean, baina ez gaitezen izutu! Kasomorfinaren mendekotasun-ahalmena morfinarena baino hamar aldiz txikiagoa da; beraz, ez digu adikzio-arazorik sortuko, ez larriegia behintzat…

Adikzioaz gainera, sustantzia honek ongizate sentsazioa ere eragiten du. Sentsazio atsegin horren adibiderik onena amaren bularreko esnea hartu berri duten haurtxoetan dugu, goxo-goxo egon ohi dira. Pertsona heldu askok ere sentsazio hori gogora ekarri ohi dute lotara joan aurretik baso bat esne epel hartuz. Ekintza hori gure haurtzaroarekiko lotura gisa har dezakegu.