JUPITERREN ETA SATURNOREN KONJUNTZIO HANDIA

14 Abenduak 2020, 1:13 pm
Published in Idatzita
Read 90 times

Abenduaren 21ean, Jupiterren eta Saturnoren arteko konjuntzio handia izango da.

Horrek esan nahi du bi planetak, egun horretan, zeruan oso hurbil ikusiko direla eta zaila izango da bata bestetik bereizi. Esan dezakegu, begi hutsez, planeta bikoitza osatuko dutela.

Azken hilabeteotan ikusi ahal izan dugu nola hurbildu diren bi planetak, hilaren 21ean bata bestearen "itsatsita" egongo diren arte. Beraien arteko itxurazko distantzia 6 minutukoa izango da. Erreferentzia gisa, ilargi beteak 30 minutu-ko diametroa du (grado erdia); beraz, haien arteko distantzia ilargi betearen diametroaren 1/5 izango da. Bi planetek “izar luzanga baten” itxura hartuko dutela pentsa dezakegu.

Jupiterren eta Saturnoren arteko konjuntzioak 20 urtean behin gertatzen dira, baina bien arteko distantzia 1623. urtetik ez da inoiz hain txikia izan. Eta ez da izango berriro 2080ko martxoaren 15a arte.

Bi planeten azken konjuntzioa (2000ko maiatzaren 28a) ez zen oso nabarmena izan, eEguzkiaren ondoan kokatu zirelako eta horregatik, eguzkiaren argitasunak ez zituen utzi planetak ikusi.

Dena den, kontuan izan behar dugu bi planeta horiek bata bestetik oso gertu agertzen diren arren, errealitatean ehunka milioi kilometrora daudela.

Eguzkia sartu eta gutxira ikusiko dugu fenomeno hori. Bi planetak hego-mendebaldeko horizontean daude.

conjuncinJupiterSaturno

Bi planeten mugimendua, Jupiter eta Saturno, abenduaren 15etik 25era; hurbilketa maximoa hilaren 21ean izango da.

11''-ko teleskopioa izanez gero, teleskopioaren eremu berean ikus ahal izango genituzke bi planetak eta haien satelite nagusiak, irudi honen arabera:

JupiterSaturnoTelescopio11pulgadas

ZUZENEKO SAIOA PLANETARIOAN

Datorren igandean, abenduak 20ean, fenomeno honi buruz zuzeneko azalpena eskeiniko da planetarioan. Honekin batera, egun hauetako gaueko objektu distiratsuak erakutsiko dira (izarrak eta konstelazioak).

 saioa euskaraz: 12h.

 saioa erderaz: 13:15h.