Ikasteko eta entretenitzeko software astronomikoa

15 Maiatzak 2020, 8:19 am
Published in Irratia
Read 110 times

Hemen proposatzen dizkizuegu astronomia ikasteko eta horretaz gozatzeko interneten aurki ditzakegun doako programa eta aplikazio batzuk.

Stellarium

Denbora errealeko zeruaren simulagailu interesgarri bat da, planetario birtuala motatakoa. Zure herritik edozein egun eta ordutan ikusten diren astroak ezagutzeko aukera emango dizu, zure behaketak planifikatzeko. Adibidez, begi hutsez ikusten diren konstelazio eta izar distiratsuenak ezagutu ahal izango dituzu, edo zeruan “ezkutatzen” diren beste objektu batzuk aurkitu, hala nola, nebulosak, kumuluak edo galaxiak. Horietako bakoitzari buruzko informazioa irakur dezakezu.

Simulagailu honek on line bertsio bat du oinarrizko funtzioekin, baina deskarga dezakezun aplikazioak aukera askoz gehiago ditu.

Stellarium 

http://stellarium.org/es/ (deskarga) 

https://stellarium-web.org (onlineko bertsioa)

Hubble Space Telescope-ren irudiak

Europako Espazio Agentziak gure esku jarri ditu Hubble espazio-teleskopioak 30 urte hauetan zehar lortutako irudi ikusgarrienak. Gozatzeko soilik, baina baita Unibertsoari buruz ikasteko ere, irudi hauetako asko erresoluzio handian deskarga daitezke.

HubbleImagenes2 

https://www.spacetelescope.org/images

NASA’s eyes

NASAk aplikazio bitxi hau eskaintzen digu eta bere bitartez begiak Eguzki Sisteman jarri ditzaketu Eguzki Sistemako planetak eta sateliteak arakatzeko, edo begiak Lurrean jarri ditzakegu Lurra orbitatzen duten satelite artifizialak ikusteko edo atmosferako gasen kontzentrazio maila ezagutzeko,… Horrez gain, zure begiak exoplanetetan jarri ditzakezu eta galaxian zehar bidaiatu ahal izango duzu, exoplanetak ete beraien ezaugarriak ezagutuz.

NASAeyes 1png  NASAeyes 2

https://eyes.nasa.gov

SpaceX Crew Dragon simulagailua

SpaceX enpresak garatutako aplikazio honekin SpaceX zunda bat atrakatu ahal izango duzu Nazioarteko Espazio Estazioan.

Web orri honek dioenez, “simulagailu honen bidez, NASAko astronautek “SpaceX Dragon 2” ibilgailua eskuz pilotatzeko erabiltzen dituzten kontrolak ezagutuko dituzu.
Jarraibide batzuk eskura daude ikasi ahal izateko.

SpaceXSimulator

https://iss-sim.spacex.com  

Astrokids Universe

Azken gomendio hau haurrentzako aplikazio bat da, doakoa Androiderako eta IOSerako. Horren bidez jolastu eta ezagutu ahal izango dituzte planetak, konstelazioak, ibilgailu espazialak eta askoz gehiago. Erderaz dago.

Astrokids