Izpi berdearen bila

8 Maiatzak 2020, 1:02 pm
Published in Idatzita
Read 63 times

Julio Vernek 1882an Izpi Berdea eleberria idatzi zuen. Eleberri horretan, protagonistak fenomeno horren bila dabiltza. Horrela deskribatzen du idazleak bere kolorea: “artista bakar batek ere ezingo luke lortu bere paletan; landarediaren tindagai askotarikoek, ez itsaso garbiko tonuek, inoiz ezingo lukete berde berdin-berdina sortu! Paradisuan berde bat badago, tonu hori izan behar da, hori baita, seguruenik, Itxaropenaren benetako berdea!"

Deskribapen honekin, nork ez luke nahi ikusi?

Zorionez, maiatzaren hasieratik irailaren hasiera arte, ilunabar ikusgarriak izango ditugu Donostian, Eguzkia itsasotik ezkutatzen baita. Merezi du, zalantzarik gabe, garai hau aprobetxatzea kostaldera hurbiltzeko eta une berezi horretan izpi berdea behatzen saiatzeko. Indoren azalduko dizugu fenomeno hau.

Atmosferak Eguzki izpiak sakabanatzen ditu

Eguzkitik Lurrera iristen den erradiazioa bi fenomenok indargabetzen dute: xurgapenak eta dispertsioak. Lurrak eguzki-erradiazioaren zati bat xurgatu eta bero gisa igortzen du. Gainerakoa dispertsatu egiten da, hau da, atmosferako gasak osatzen dituzten partikulek eta atmosferan dagoen hautsak islatu edo birbideratu egiten dute.

Lurreko atmosferako gasek “Rayleighen dispertsioa” izeneko fenomenoa eragiten dute argian (1.irudia). Hori gertatzen da atmosferako partikulak argiaren uhin-luzera baino askoz txikiagoak direnean. Orduan, hauek, argi-izpiak dispertsatzen dituzte, gehiago uhin-luzera txikiagoko izpiak (urdina aldea) eta gutxiago uhin-luzera handiagoko izpiak (gorria aldea). Gogora dezagun Eguzkiaren argia uhin-luzera desberdineko argiz osatuta dagoela, argiaren espektro deritzoguna, eta ostadarrean ikus dezakegu.

Rayleigh Dspertsioa1. irudia 

Argiaren osagai urdina norabide guztietan dispertsatzen da eta horregatik zerua urdina ikusten dugu.

 Zer gertatzen da Eguzkia zeruertzean dagoenean?

Eguzkia zeruertzetik gertu dagoenean, argi-izpiek zeharkatzen duten aire-geruza Eguzkia zenitean (zeruko punturik altuenean) dagoenean baino 38 aldiz handiagoa da (2. irudia). Une honetan, Eguzkiak kolore gorrixka hartzen du. Hori horrela izatearen arrazoia da aire-geruzak, askoz handiagoa denez, ia infinitu sakabanatze eragiten dituela more-kolorean, eta gure ikusmen-lerrotik desagertzen da eta kolore gorrixka geratzen da. Gainera, hauts-, ur- eta ke-partikulek Eguzkiaren kolore gorrixka areagotu dezakete.

atmosferagrosor eus2. irudia

Izpi berdea

Eguzkia zeruertz baxu eta erlieberik gabeko batetik ateratzen edo desagertzen denean (kasurik onena itsasoa da), aukera izan dezakegu “izpi berdea” behatzeko, baina ez da tximista bat, distira bat baizik.
Horizontean desagertzen den Eguzkiaren azken segmentuak, batzuetan, flash berdea emititu dezake. 1 eta 2 segundo bitartean bakarrik irauten duen argia da.

Ikus dezagun nola sortzen den izpi berdea:
Eguzkia horizontetik oso gertu dagoenean (H), argi-izpiak (berdea, horia, gorria) difrakzioaren fenomenoaren bidez desbideratzen dira. Uhin-luzera laburreko argi-izpiak gehiago desbideratzen dira, eta uhin-luzera handiagokoak gutxiago. Hori dela eta, eta urdina dispertsioagatik alde batera uzten badugu, Eguzkiaren irudi berdea gorenean kokatzen da eta irudi gorria lekurik baxuenean dago.Hala ere, “kolore desberdineko” irudi horiek bata bestearekin gainjartzen dira, dispertsioa Eguzkiaren diametroa baino dezente txikiagoa baita, goiko eta beheko ertzetan izan ezik (kolore berdea eta kolore gorria). Horregatik, desagertzen ari den azken izpia ikus dezakegu, berdea,(3. irudia).

IzpiBerdea3. irudia

Bi izpi berde mota

Izpi berdeak bi motatakoak izan daitezke: “beheko ispilatze-izpiak” eta “ispilatze-izpi simulatuak”. Lehenengoa da maizago ikusten dena. Forma obalatua eta zanpatua du, eta horizontearen lerroan ikusten da. Hori gertatzen da itsasoaren azala haren gaineko airea baino beroago dagoenean.

Bigarren mota, berriz, Eguzkiaren diskoa ia osorik ikusten dugunean gertatzen da, eta itsasoaren azala airea baino hotzago dagoenean gertatzen da.

rayoverdewikimedia    572px Green flash and mock mirage

Beheko-ispilatze izpi berdea. @wikimediacommons.            Ispilatze-izpi berdea simulatua. @Broken Inaglory - own work, CC BY-SA. 

Izpi berdea egunsentian ere ikus daitekeen fenomenoa da. Hala ere, zailagoa da aurreneko izpiek zeruertzaren gainean duten kokapen zehatza jakitea, eta gure begiak argi-puntua bilatzen ari diren bitartean, izpi berdea itzali egiten da.

Beraz, aprobetxa ditzagun datozen hilabeteak fenomeno eder hau ikusten saiatzeko!