Zerua apirilaren erdiraldera arte

24 Martxoak 2020, 11:58 am
Published in Idatzita
Read 140 times

Hona hemen datozen egunetan ikus daitezkeen fenomeno astronomiko garrantzitsuenak. Planetak eta konstelazioak lokalizatzeaz gain, ISSa (Nazioarteko Espazio Estazioa) zeruan nola pasatzen den azalduko dizugu.

IKUSGAI DIREN PLANETAK

Hurrengo egunetan, egunsentia baino lehen HegoEkialderantz Marte, Jupiter eta Saturno planetak ikus daitezke begi bistaz, argi-puntuak bezala.or

Mendebalderantz, eguzkia sartu eta gero, Artizarra planeta oso altu zeruan distiratzen ikusiko da. Urteko garai onena da planeta hau ikusi ahal izateko.

Ilargia agertzen joango da eta egunez egun bere fasea handitzen joango da eta altuago aurkituko dugu zeruan.

 

 

Ilargiaren posizioa zeruan martxoko azken egunetan zehar.

Martxoko azken egunetan zehar ilargi txiki bat ikusiko dugu. Artizarra planetatik hurbil ikusiko dugu 28an eta 29an Tauroko Aldebaran izarretik gertu topatuko dugu.

ORION ETA ZEZENA KONSTELAZIOEN AGURRA

Oraindik, Orion eta Zezena, neguko konstelazioak ikusteko aukera duzu.

Egun hauetan, eguzkia sartu eta ordu batera, begiratu Mendebaldera eta bi konstelazioak ikusi ahal izango duzu. Biek erraz aurkitzen diren izar distiratsuak dituzte.

Zezenaren eskubian, Pleiadeak daude. Hauek izar-kumulu ireki bat da, polita ikusteko. Izar urdinskaz osatuta dago eta oso egokia prismatikoekin ikusteko. Begi bistaz 7 edo 8 antzeman ahal izango zara.

Pleiaden behealdean Artizarra planeta aurkituko duzu.         

NAZIOARTEKO ESTAZIO ESPAZIALA (ISS) IKUSI

Apirilaren lehenego egunetan (1tik 5era) Nazioarteko Estazio Espaziala (International Space Station, ISS) Donostiaren gainetik pasako da eta eguraldiak laguntzen badu, begi bistaz ikusi ahal izango da. Hiru aukera ona daude ikusteko.

Hemen azaltzen dizugu zer orduetan izango da.

Maginudea
(itxurazko distira)
OrduaNondiz-Nora
Apirilak 2 -3,5 21:44 - 21:51 IparMendebaldetik-Ekialdera
Apirilak 4 -3,3 21:46 - 21:54 Iparmendebaldetik-Hegoekialdera
Apirilak 5 -3,7 21:00 - 21:08 Iparmendebaldetik-Hegoekialdera

Datuen iturria: heavens-above.com

Hemen azaltzen dizugu hobeto nola izangao da apirilak 5ekoa:

ISS pirilak 5ean

ISS ipar-mendebaldeko horizontetik aterako da 21:00an, eta hegoekialderantz mugituko da, altuera hartu ahala. 21:04ean ikusiko da ondoen eta distira handiagoa izango du. Momentu honetan 90°-ko altueran egongo da. Orduan, Artizarrak baino distira zertxobait ahulagoa izango du. 21:08ean gure bistatik desagertuko da.

Eguna hurbildu ahala, baliteke minutu gutxi batzuk aldatzea ISSren ordua.

ISS5abril