“Vacuna” hitzaren jatorria

18 Martxoak 2020, 11:13 am
Published in Idatzita
Read 24 times

Vacuna” gaztelaniako hitzak (txertoa), zerikusi handia du “vaca” (behia) hitzarekin. Jatorria, “vaccina” deitutako ganaduaren-baztanga gaixotasunean dago. Ganaduaren baztanga behiek pairatzen duten gaitz bat da, hain zuzen ere.

XVIII. mendean, Edward Jenner mediku ingeles batek behatu zuen behiak jezten zituzten emakume gehienak ez zirela gaixotzen urtero herritarrak pairatzen zuten baztanga gaitzarekin.

1796. urtean, Jennerrek lehen txertoa jarri zion 8 urteko mutiko bati. Horretarako ganaduaren baztangak emakume batean eragindako pustula batetik ateratako zornea umearen besoan sartu zuen.

Sei aste geroago, baztangaren gaixotasunaren eraginpean jarri zuen mutila, eta ez zuen gaixotasuna garatu. 20 aldiz gehiago egin zuten eta horietan ere ez zen kutsatu.

 Ia mende bat geroago, 1885ean, Louis Pasteur kimikari eta biologo frantsesak amorruaren aurkako txertoa garatu zuen. Bera izan zen Vacuna terminoa (vaccina, txertoa) birus edo bakterio kopuru txikia duen edozein tratamendu prestatutara zabaldu zuena, gaixo bat gaitz baten aurrean immunizatzeko.