Astronomia Afrikaren garapenerako: 15 urteko bidaia bi pasioren artean

Mirjana Pović


Afrikak ahalmen handia du astronomian ikerketa zientifikoa egiteko bere zeru ilun eta giza baliabideei esker. Era berean, kontinenteak oztopo askori egin behar die aurre, eta bere herrialdeetako askok astronomiaren, espazio-zientzien eta sateliteen teknologiaren garrantzia onartzen dute gaur egun, beren erronka sozioekonomiko eta ekologiko nagusiei aurre egiteko, aldaketa klimatikoa esaterako. Astronomiaren eta espazio-zientzien garapena nabarmen hazi da azken urteetan Afrikan, eta inoiz baino baliotsuago bilakatu dira bakea eta garapena eraikitzeko. Zientziaren eta hezkuntzaren garapenean elkarrekin lan eginez gero, pobreziari aurre egin diezaiokegu epe luzean, eta etorkizunean Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko aukerak handitu herritar guztien onurarako.

Mirjanak galaxia aktiboen fisika ikertzen du, unibertsoko argi-iturri distiratsuenetako bat baitira, eta hortaz, garrantzia berezia dute unibertsoa hasieran nolakoa zen ikertzeko, eta denbora kosmikoan zehar galaxiak nola sortu eta garatu ziren ulertzeko. Galaxia aktiboek fisika oso konplexu eta partikularra dute, eta beren inguruko ikerketek garapen teknologiko garrantzitsua lortzen lagundu dute azken hamarkadetan, medikuntzan, nekazaritzan eta komunikazioetan aplikazioak sortuz.


HIZLARIA: Mirjana Pović (info gehiago)

DATA: 2021/07/28, 18:30 gazteleraz

LEKUA: Eureka! Zientzia Museoa

EMAN IZENA


"ASTRONOMIA AFRIKAREN GARAPENERAKO: 15 URTEKO BIDAIA BI PASIOREN ARTEAN" hitzaldia streaming bidez emango dugu zuzenean eta etxetik jarraitu ahal izango duzue

https://youtu.be/nTv0NgLgcfY