Eureka! Zientzia Museoak aurtengo Aste Santu eta Pazko Astean udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu.
- Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak: Zientziaren eta teknikaren inguruko hainbat jarduera eskainiko dira, astronomiarekin, mekanikarekin, paleontologiarekin, optikarekin eta abarrekin lotutako alderdiak modu ludiko eta entretenigarrian ikasteko. Ekitaldi desberdinen programa jarri dugu zuen eskura, gai desberdinekin. 4-10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udaleku hauek museoko hainbat lekutan egingo dira.
- Udaleku teknologikoak, Doplay enpresaren eskutik: Dronen eta Roblox bideo-jokoaren diseinua eta programazioa izango dira udaleku honetan egingo diren jardueretako batzuk, haur bakoitzaren benetako sormena askatuz. Udaleku hauek 8-14 urteko haurrentzat dira.
- Mission X astronauten akademia: NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa dibertigarria da eta bertan, 8-12 urteko haurrek astronatua batek egin beharreko ekintza praktikoak egin beharko dituzte.
Izen-emateak
Udalekuen izen-ematea www.eurekamuseoa.eus webgunean edo Zientzia Museoko harreran egin daiteke, martxoaren 1etik aurrera
1. TXANDA |
apirilak 3tik l 5era |
2. TXANDA |
apirilak 11tik l 14ra |
---|
Zure seme-alabei hobekien egokitzen zaien jarduera aurkitzeko denbora errealean eskaintzen diren plazen eskaintza eta erabilgarritasuna kontsulta ditzakezu: 1.go txandaren izen-emateak martxoaren 27an itxiko dira eta 2. txandarenak apirilaren 4an.
Eureka! Zientzia Museoa- Pº Mikeletegi 45, 20009 Donostia- 943 – 012 478