fbpx

2022- 2023 Astronomia ikastaroak

 

 

 

EROSKETA ONLINE

 


AstroLAGUN programaren bigarren ikastaroa abian da. Eureka! Zientzia Museoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak sustatutako programa honek haurrak astronomiara hurbiltzea du helburu. Urritik aurrera eta urte osoan zehar, 8 eta 12 urte bitarteko haur, adituekin batera, astronomiarekin lotutako edukietan trebatuko dira: kosmologia, astronautika, behaketak, espazioko agentziek antolatzen dituzten leihaketetan parte hartzea … Ekintza honekin astronomia talde bat sortu nahi dugu haurrek beraien zaletasunean sakontzeko, beraien kuriosidadea suspertzeko, eta adin berdineko neska eta mutilekin jakin min hori partekatzeko.

Tailer hauek Aranzadiko profesionalek ematen dituzte.



HilabeteaLarunbatakIkastaroa
Iraila 24 Zerua, Lurraren leihoa
Urria 1 - 8 - 15 - 22
Azaroa 5 - 12 - 19 - 26


Ordutegia 11:00etatik 12:30etara.
Lekua Eureka! Zientzia Museoa (Mikeletegi pasealekua 45, 20009 Donostia – San Sebastián)
Prezioa Tarifa arrunta: iraila - azaroa (9 saio) 125€
Tarifa berezia: iraila - azaroa (9 saio) 119€      (Eureka! lagunak, Gaztedi, Miramon Parkeko langileak, Familia Ugaria edo Familia Monomarentala)


  • Tarifa murriztuaren onuraduna bazara, ez ahaztu akreditazioa eskura izatea: harpidedun-zenbakia, Gaztedi kontuaren digituak edo Familia Ugariaren txartelaren zenbakia adierazi ahal izateko.
  • Erreserba amaitu ondoren, erosketaren egiaztagiria jasoko duzu, eta jarduera hasi baino astebete lehenago, behin betiko baieztapena.


EROSKETA ONLINE

HilabeteaLarunbatak (11:00 - 12:30)Prezioak
Iraila 24 Tarifa orokorra: 125 €
Tarifa murriztua: 119 €
Urria 1 - 8 - 15 - 22
Azaroa 5 - 12 - 19 - 26

Zerua, Lurraren leihoa


Espazioaren zehar Eguzkiaren inguruan bidaiatzen duen planeta batean bizi gara. Bidai honen zehar zeruan ikusten deguna aldatzen joaten da eta ikastaro honetan, joku, eskulanak eta ikusentzuenezkoen bitartez, zeruan ikusten duguna ulertzen ikasiko dugu. Aldi berean zeruko efemerideak landuko ditugu(ekinozioa, izarren euriak, urriaren 25eko eguzki eklipse partziala, planetak noiz behatu eta ilargiaren faseak) eta espazioko misio garrantsitzuen jarraipena egingo dugu, James Webb espaizoko teleskopioa besteak beste.