Drone - Ikastaroa

 

EROSKETA ON LINE

 

COVID-19 Funtzionamendua

INFORMAZIOA

Ikastaro teknologikoen helburua 8 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteen zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa sustatzea da. Horretarako, robotika-tailerrak, bideo-jokoen, dronen eta aplikazioen programazioa eskaintzen ditugu. Tailer hauek Doplayko profesionalek ematen dituzte.



Ikastaroaren iraupena8 - 13 urte
Urtarrilak 29 eta otsailak 5 DJi Tello dronaren programazioa
Otsailak 12 eta 19 DJi Robomaster TT dronaren programazioa


Ordutegia Larunbatetan 10:30etatik 13:30etara
Kokapena Eureka! Zientzia Museoa (Mikeletegi pasealekua 45, 20009 Donostia – San Sebastián)
Prezioa Tarifa arrunta: 120 €
Tarifa berezia: 108 € (Eureka! lagunak, Gaztedi, Miramon Parkeko langileak, Familia Ugaria edo Familia Monomarentala)


  • Tarifa murriztuaren onuraduna bazara, ez ahaztu akreditazioa eskura izatea: harpidedun-zenbakia, Gaztedi kontuaren digituak edo Familia Ugariaren txartelaren zenbakia adierazi ahal izateko.
  • Erreserba amaitu ondoren, erosketaren egiaztagiria jasoko duzu, eta jarduera hasi baino astebete lehenago, behin betiko baieztapena.


EROSKETA ONLINE

Dronen tailerra
Tailer teknologikoa Dronen programazioa
Adina 8 - 13 urte
Ordutegia Larunbatetan 10:30etatik 13:30etara
Datak Urtarrilak 29, otsailak 5, 12 eta 19

 

Urtarrilak 29 eta Otsailak 5 – DJi Tello dronaren programazioa. Banakako eta taldeko misioak programazio bidez gainditzea planteatzen dugu. Adimen artifizialeko tresnak erabiliz, zailtasun handiko erronkak beteko ditugu. Programazio-lengoaia Scratch 3.0 izango da.

Otsailak 12 eta 19 – DJI Robomaster TT dronaren programazioa. Plaka berri bat integratuko dugu eta horrekin matrize bat bezalako osagarriak konektatu ahal izango ditugu. Matrizea 8 × 8 led-ek osatzen dute, eta dronearekin batera programatu ahal izango ditugu. Adibidez, dronen koreografiak airean sortzeko aukera izango dugu (Ehunka drone airean sinkroniztauak «dantzan»). Edozein sentsore mota jarriko dugu. Programazio egokiaren bidez mota guztietako ekintzak eta mundu errealean aplika daitezkeen utilitateak eta funtzionalitateak lortuko ditugu.